Parentesiak

Wikipedia, Entziklopedia askea
(» orritik birbideratua)

Parentesiak (singularrean, parentesi) edo hesiak testu bat beste batetik bereizteko erabiltzen diren puntuazio zeinuak dira. Haien artean aldaera batzuk daude: parentesiak ( ), kortxeteak [ ] eta giltzak { }. Lehen parentesiari irekiera parentesia esaten zaio eta bigarrenari, itxiera parentesia.

Matematikan, ekuazio baten lehentasunak ezartzeko erabiltzen dira. Horrenbestez, ez dira gauza bera (5 + 2) * 3 eta 5 + 2 * 3.

Informatikan ere, programazio lengoaietan asko erabiltzen dira parentesiak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]