-aga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liginaga, Zuberoan.

-aga ohiko amaiera da euskal toponimoetan, eta ondorioz, baita euskal deitura ugaritan. Izen deskribatzaileei itsasten zaien atzizki multzokaria da, -eta atzizkia bezalatsu, eta zerbaiten ugaritasuna dagoen tokiei aplikatzen zaie: Harriaga, Saratsaga, Arteaga... Manuel Agud eta Antonio Tovar autoreen arabera, -ak pluraleko morfemaren adierakidea da[1]. Chalosse eskualdean Arsague herria dago, Erdi Aroan "Arsac" izenaz dokumentatua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Arteaga - Lugares - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-08-07).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]