Antonio Tovar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Antonio Tovar
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Gorte frankistetako prokuradorea


errektore

Bizitza
Jaiotza Valladolid1911ko maiatzaren  17a
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1985eko abenduaren  13a (74 urte)
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea
Universidad Central
Real Centro Universitario Escorial-Maria Christina Itzuli
Berlingo Unibertsitatea
Doktorego ikaslea(k) Angel Montenegro Duque
Hizkuntzak gaztelania
euskara
valentziera
Irakaslea(k) Cayetano de Mergelina y Luna Itzuli
Manuel Gómez-Moreno
Ramón Menéndez Pidal
Jarduerak
Jarduerak historialaria, hizkuntzalaria, idazlea, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, politikaria eta filologoa
Lantokia(k) Madril eta Tübingen
Enplegatzailea(k) Madrilgo Unibertsitatea
Salamancako Unibertsitatea
National University of Tucumán Itzuli
Buenos Airesko Unibertsitatea
Tübingengo Unibertsitatea
Illinoisko Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Real Academia Española
Euskaltzaindia
Heidelberg Academy for Sciences and Humanities Itzuli
Heidelberg Academy for Sciences and Humanities Itzuli

Antonio Tovar Llorente (Valladolid, Espainia, 1911ko maiatzaren 17aMadril, Espainia, 1985eko abenduaren 13a) filologoa, hizkuntzalaria eta historialaria izan zen. Filologia klasikoari eman zizkion ikasketak, bai eta beste hainbat hizkuntzari ere, haien artean, euskarari: egun, haren Diccionario Etimológico de la Lengua Vasca argitaratzen da, Manuel Aguden eta Koldo Mitxelenaren laguntzarekin egina. Horrez gain, indoeuropar hizkuntzak, aitzinindoeuropera, Iberiar penintsulako antzinako hizkuntzak (adibidez, iberiera) eta amerindiar hizkuntzak ere ikertu zituen. Dozena bat hizkuntzatan mintzatzen zen, eta beste 150 ere ulertzen zituen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aita notario zuenez, Euskal Herrian eta Villenan (Alacant) bizi izan zen, eta batean euskara eta bestean valentziera ikasi zituen. Zuzenbidea El Escorialeko María Cristina Unibertsitatean, Historia Valladolideko Unibertsitatean eta Filologia Klasikoa Madril, Paris eta Berlinen ikasi zituen.

Gerra zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetan Federación Universitaria de Estudiantes izeneko talde errepublikanoko presidentea izan bazen ere, Espainiako Gerra Zibila hasi eta berehala falangista bihurtu zen, Dionisio Ridruejo adiskideak bultzatuta. Gerran, Radio Nacional de Españaren arduraduna izan zen.

Gerraostea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ridruejori elkartuta eta Ramón Serrano Súñerren abaroan, 1940ko abendutik 1941eko apiril arte, Prentsa eta Propagandako idazkariorde kargua jaso zuen. Noizbehinka, Serrano Súñerrekin batera Alemaniara bidali zuten, eta Hitler ezagutzeko aukera izan zuen. Horrela, 1940ko irailaren 13an, Francoren ordezkari berezi gisan Ramón Serrano Súñerrekin Alemaniara bidaiatu zuen, nazionalsozialismoaren aldeko batzuk lagun zituela: Demetrio Carceller Segura, Miguel Primo de Rivera Urquijo, Dionisio Ridruejo, Manuel Halcón eta Miguel Mora Figueroa.

Katedratikoa eta errektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitza politikotik aldenduta, oposizioak atera (1942) eta Latineko katedra lortu zuen Salamancako Unibertsitatean eta handik aurrera irakaskuntzari eta ikerketari lotu zitzaien. Urte berean, Consuelo Larrucea ezkondu zuen. Ruiz-Giménezen ministroaldian (1951-1956), Salamancako Unibertsitateko errektore izendatu zuten. Postu hori zuela, Unibertsitateko VII. mendeko ospakizunak antolatu zituen: munduko unibertsitate garrantzitsuenetako errektoreak bertaratu ziren, bai eta Salamancako kaleetan desfile gogoangarria egin ere, janzki tradizionalak zeramatzatela.

Espainiako lehen euskal katedra sortu zuen, Lengua y Literatura Vascas, euskal hizkuntza eta literaturari buruzkoa, batik bat. Hartarako, besteak beste Koldo Mitxelena deitu zuen.

Buenos Airesko (1948-49) eta San Miguel de Tucumángo (1958-59) unibertsitateetan irakasle aritu zen, eta Argentina iparraldeko hizkuntza indigenak aztertzen. Bere lanari jarraipena emango zion eskola bat sortzen saiatu zen. 1963an, politika zela eta, Espainiatik ihes egin zuen, eta Illinoisko Unibertsitatean irakasle izendatu zuten. 1965ean Madrilgo Complutense Unibertsitatean katedra lortu zuen. Hala ere, ez zuen luze iraun: Tierno Galván, José Luis López Aranguren, García Calvo eta Montero Díaz irakasleak bota zituztenean, berak ere dimititu zuen. Gero, berriro Estatu Batuetan eta Tübingenen (Alemania) ekin zion irakasteari, 1979an erretiratu arte.

Filologia klasikoari eman zizkion ikasketak, bai eta beste hainbat hizkuntzari ere, haien artean, euskarari: egun, haren Diccionario Etimológico de la Lengua Vasca argitaratzen da, Manuel Aguden eta Koldo Mitxelenaren laguntzarekin egina. Horrez gain, indoeuropar hizkuntzak, aitzinindoeuropera, Iberiar penintsulako antzinako hizkuntzak (adibidez, iberiera) eta amerindiar hizkuntzak (Salamancako Unibertsitatean, haren izena daraman amerindiar hizkuntzen katedra dago) ere ikertu zituen. Dozena bat hizkuntzatan mintzatzen zen, eta beste 150 ere ulertzen zituen.

Hizkuntzalaritza erkatuarekiko haren zaletasunak eta hizkuntzekiko zuen ikusminak, Euskal Herrian eta Valentzian bizi izanarekin batera, hispaniar filologiaren erreferentzia solido bilakatu zuten. Salamancako bihotzeko kale batek Rector Tovar izena darama, haren omenez.

Real Academia Españolan "j" eserlekua izan zuen eta euskaltzaina ere bazen.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • En el primer giro (estudio sobre la Antigüedad), Madril, Espasa Calpe, 1941.
  • Vida de Sócrates, Madril, Revista de Occidente, 1947.
  • Estudios sobre las primitivas lenguas hispánicas, Buenos Aires, Instituto de Filología, 1949.
  • La lengua vasca, Donostia, Eusko Ikaskuntza, 1950.
  • Los hechos políticos en Platón y Aristóteles, Buenos Aires, Perrot, 1954.
  • Un libro sobre Platón, Madril, Espasa Calpe, 1956.
  • The Ancient Languages of Spain and Portugal, New York, S.F.Vanni, 1961.
  • Historia de Grecia (M. Sánchezekin batera), Bartzelona, Montaner y Simón, 1963.
  • Historia del antiguo Oriente, Bartzelona, Montaner y Simón, 1963.
  • Estudios sobre la España Antigua (Julio Caro Barojarekin batera), Madril, CSIC-Fundación Pastor, 1971.
  • Historia de la Hispania Romana: La Península Ibérica desde 218 a.C. hasta el siglo V (José María Blázquezekin batera), Madril, Alianza, 1975.
  • Bosquejo de un mapa tipológico de las lenguas de América del Sur, Bogotá, Instituto Caro y Cuervo, 1961.
  • Universidad y educación de masas (ensayo sobre el porvenir de España), Bartzelona, Ariel, 1968.
  • Sprachen und Inschriften. Studien zum Mykenischen, Lateinischen und Hispanokeltischen, Amsterdam, B.R.Grüner, 1973.
  • Iberische Landeskunde. Zweiter Teil. Die Völker und die Städte des antiken Hispanien 3 liburukiak.: Bética (1974), Lusitania (1976), Tarraconense (1989, hil ondokoa).
  • Einführung in die Sprachgeschichte der Iberischen Halbinsel: Das heutige Spanisch und seine historischen Grundlagen, Tübingen, TBL-Verlag Narr, 1977.
  • Mitología e ideología sobre la lengua vasca: Historia de los estudios sobre ella, Madril, Alianza, 1980.
  • Relatos y diálogos de Los Matacos (chaco argentino occidental). Seguidos de una gramática de su lengua, Madril, Int. Cultura Hispánica, 1981.
  • Catálogo de las lenguas de América del Sur: con clasificaciones, indicaciones tipológicas, bibliografía y mapas (Consuelo Larrucea de Tovar emaztearekin batera), Madril, Gredos, 1984.
  • Euskal hiztegi etimologikoa (Manuel Agudekin batera), Donostia, Gipuzkoako Foru Aldundia, 1991 eta 1992.