1. FC Magdeburg

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
1. FC Magdeburg
Ezizena(k) Der Club
Sorrera 1965
Futbol zelaia MDCC-Arena
(edukiera: 27.250 lagun)
Presidentea Alemania Peter Fechner
Entrenatzailea Alemania Jens Härtel
Liga 3. maila
2016-17 4.a
Webgunea http://www.fc-magdeburg.de/
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa
1974-75 denboraldiko Europako Kopako partida Bayern Munichen aurka.

1. FC Magdeburg (izen osoa 1. Fußball-Club Magdeburg e.V.) Alemaniako Magdeburg hiriko futbol taldea da. Gaur egun laugarren mailan ari bada ere, Ekialdeko Alemaniako 3 Liga eta 7 Kopa irabazi zituen eta honetaz gain Europako Futbol Errekopa bat ere bai 1974ean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

SV Victoria 96 Magdeburg izeneko taldea jadanik sortu zen hirian 1896 urtean. Hainbat talde izan ziren hurrengo urteetan baina ez zuten emaitza handirik izan eta jarraitasunik ere ez. 1959an SC Aufbau taldea lehen mailara igo zen eta 1964 eta 1965ean Ekialdeko Alemaniako Kopa irabazi zuen. Urte hartan izena aldatzea erabaki zuen gaur egungo 1. FC Magdeburg bihurtuz, baina ligan azkena gelditu eta maila galdu zuen.

1966an Heinz Krügel entrenatzailea fitxatu zuten eta 1968 eta 1969an Liga nagusiko hirugarren egin zuen eta 1969an kopa berria irabazi ere bai. Honek taldearen "urrezko aroari" hasiera eman zion 1974ko Europako Futbol Errekoparekin borobildu zuena. Finala Rotterdamen jokatu zuen eta AC Milan 2-0 emaitzaz gainditu zuen. Ondoren Europako Superkopa jokatu behar zuen FC Bayern Munichen aurka baina talde biak ez ziren gai izan datak adosteko eta bertan behera gelditu zen partida. Heinz Krügelek 1976an utzi zuen taldea.

Magdeburgen azkenengo titulua 1983ko Kopa izan zen eta azken denboraldi ona 1989-90a izan zuen azken partidararte borrokatu baitzuen Ligako txapeldun izateko, ez zuen ordea helburua lortu. Ordutik aurrera gainbehera iritsi zen eta gaur egun Alemaniako hirugarren mailan ari da jokatzen.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alemanian: 10[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nazio artean: 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal taldeen aurkako partidak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Magdeburgek kanporaketa bakarra jokatu du euskal taldeen aurka:

Denboraldia Txapelketa Fasea Etxekoa Emaitza Kanpokoa
1986-87 UEFA Kopa Final hamaseirenak Athletic
Magdeburg
2-0
1-0
Magdeburg
Athletic

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]