1619ko Jamestowneko poloniar artisauen greba

Wikipedia, Entziklopedia askea

1619ko Jamestowneko poloniar artisauen greba Jamestown kokalekuan burutu zen, Virginiako kolonian, eta erregistratuta dagoen Ipar Amerikako historiaren lehen greba izan zen.[1][2][3] John Smith kolonial liderrak artisau poloniarrak eraman zituen beiragintza, brea eta mundruna egiteko.[4] Koloniak bere lehengo hauteskundeak ospatu zituenean 1619an, artisau poloniarrek ez zuten bozkatzeko eskubiderik, eta urte horretako uztailaren 30ean greba hasi zuten.[1][3][5][6] Kolonia gaztean garrantzi ekonomiko handia zuenez artisauen lanak, lider kolonialek presiopean, poloniarrei bozkatzeko eskubidea eman zien azkenean.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

John Smith-ek Poloniara egin zuen bidai batean (giltzaperatu zuten turkiarrengandik ihes egiten), 1602an, artisau poloniarrak ikusi zituen lehenengo aldiz, eta haien talentuengatik harrituta geratu zen.[4] Garai horretan, Poloniar-Lituaniar Batasuna Europako inperiorik handiena zen, Poloniako, Lituaniako, Letoniako, Estoniako, Bielorrusiako, Ukrainako, Moldaviako eta Errusiako lurraldeak barneratzen zituena.

Jamestown-eko beiragintzan lan egiten ari den artisau bat.

Jamestown-en historiaren hasieran, Smith eta Birginiako Konpainia eskualde horretako langileak kontratatu zituzten kolonia berrian lan egiteko.[4] Langile hauen lehenengoa kolonoen bigarren txandan ailegatu zen, 1608an; geroago, bi langilek Smith-en bizitza salbatu egin zuten Powhatan-ek egindako eraso batengatik.[2][3][4][7][8](“Smith-en egunerokoan” ere aipatzen da)[1][5] Nahiz eta kontaketa historiko gehienek poloniar artisau talde gisa kontsideratu zituzten, ingelesak ez ziren Jamestown-eko artisauak ere bazeuden, hala nola, alemaniarrak,[2][9] eslovakiarrak,[5][10][11][12] eta armeniarrak.[9]

1608an ailegatu ostean, poloniar langileek beira, brea eta mundruna ekoizten hasi ziren. Ondasun horiek kolonian bertan erabili ziren, baina garrantzitsuak eta famatuak egin ziren Europara egin ziren esportazioekin.[2] Ailegatu ziren azkenek, mundruna, erretxina, trementina,[2] oholtxoa eta intsentsua ekoizten hasi ziren.[9]

Balio ekonomiko handi izan arren, 1619ko lehenengo hauteskundeak ospatu zirenean, koloniaren gobernadoreak langile poloniarrek bozkatzea debekatu zuen. Justifikazio etnikoa besterik ez zen izan. Erantzun gisa, langileek lana egiteari utzi zioten bozkatzeko eskubidea lortzeko.[1][5][6] Presio horren mendean, Virginiako Batzar Orokorrak, Smith-ek hartutako erabakia ezeztatu zuen, eta akordio batera ailegatu zuen langileekin, hauek koloniako gazteei laguntza emateko.[1][2] Koloniako liderrek diru eta lan galera galtzeko arriskuaz beldurtuta egoteaz gain, ikaratuta zeuden atzerritarrak koloniara joango ez zirenaz.[9]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f PULA, JAMES S.. (2008). «FACT VS. FICTION: WHAT DO WE REALLY KNOW ABOUT THE POLISH PRESENCE IN EARLY JAMESTOWN?» The Polish Review 53 (4): 477–493. (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
  2. a b c d e f E., Grizzard, Frank. (2007). Jamestown Colony : a political, social, and cultural history. ABC-CLIO ISBN 9781851096428. PMC 123965653..
  3. a b c «Role of Polish Colonists at Jamestown» www.pac1944.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
  4. a b c Barbour, Philip L.. (1964). «The Identity of the First Poles in America» The William and Mary Quarterly 21 (1): 77–92. doi:10.2307/1923357. (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
  5. a b c d «The Courtly Lives - Poles and Powhatans of Jamestown, Virginia» www.angelfire.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
  6. a b 1943-, Badaczewski, Dennis,. (2002). Poles in Michigan. Michigan State University Press ISBN 0870136186. PMC 48661588..
  7. Polish American Congress. (1958). Jamestown pioneers from Poland. [Chicago?] : Polish American Congress (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
  8. (Ingelesez) The First Hundred Years, 1875-1975: A History of St. Hedwig Parish, Toledo, Ohio. St. Hedwig Parish 1975 (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
  9. a b c d Philip., Perlmutter,. (1999). Legacy of hate : a short history of ethnic, religious, and racial prejudice in America. M.E. Sharpe ISBN 076560406X. PMC 40631739..
  10. «Grupos de Google» groups.google.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
  11. «Polish immigrants contribute to America» biega.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).
  12. (Ingelesez) «Image 1 of The generall historie of Virginia, New England & the Summer Isles : together with The true travels, adventures and observations, and A sea grammar» The Library of Congress (Noiz kontsultatua: 2018-05-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]