1755eko haragiaren matxinada

Wikipedia, Entziklopedia askea

1755eko haragiaren matxinada Deba Garaian haragiaren prezioa zela eta 1755an emandako errebolta izan zen. Ez zen izan 1766ko matxinada bezain garrantzitsua baina, horrek bezala, elikagaien garestitzearen ondorioz izan zen[1].

Gipuzkoako Batzar Nagusiek hainbat produktu probintziatik ateratzea debekatu zuten, tartean haragia. Helburua prezioak kontrolatzea zen, baina espekulazioa, estraperloa eta prezioen gorakada etengabea izan zen. 1718ko matxinada eman zen herri berdintsuetan hasi zen hau ere[1]. Lehen paxkinak Bergaran agertu ziren, baina laster hedatu zen Gipuzkoan zehar, bereziki Araba eta Nafarroa Garaiarekin muga egiten zuten herrietara[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Juan Madariaga Orbea. (2011-07-13). Gizarte gatazkak XVI-XVIII. mendeetan. Eusko Jaurlaritza . Noiz kontsultatua: 2019-04-02.
  2. (Gaztelaniaz) «Matxinadas - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-04-02.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]