1766ko Real del Monteko greba
1766ko Real Monteko greba edo 1766ko meatzari greba, Pachuca eta Real del Monteko meategietan sortu zen greba bat da, Pedro Romero de Terrerosek langile alderdia ezabatu, jornalak 4 errealetatik 3errealera jaitsi eta lanaren karga irabazi gehiago lortzeko handitu zuenean eman zena[1][2].
Meatzariek horregatik egiten zuten protesta, beraien egonezina Pachucako autoritateei adierazi zitzaien, baina hauek ez zuten ezer ere konpondu eta Joakin Juan de Montserrat y Cruïlles erregeordearekin hitz egiteko esan zieten. Adierazpen horrek gatazka biolentoak sortu zituen 1766ko abuztuaren 15ean[3].
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pachuca eta Real del Monteko meategiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mexikoko golkoaren iparraldean kokatzen da eta bertako meategietan zilarra, beruna, zinka, kobrea eta urrea aurkitu zitekeen. Distritua bi zatitan banatzen zen, Pachuca eta Real del Monte[4].
Mexiko Hiritik gertu egoteagatik, interes berezia jaso zuen metal preziatuen bilaketan. Horrela, hiriburutik gertuen zegoen eta zilarra produzitzen zuen meategia bihurtu zen, bere esplotazioa erraztuz[4].
Meategien aurkikuntza 1552ko apirilaren 25ean egin zuen Alonso Rodriguez de Salgadok[5][6]. 1544-1555 bitartean, saiakera askoren ondoren, Bartolome Medinak zilarra lortzeko bidea aurkitzen du. Momentu horretatik aurrera, langile asko desplazatu ziren bertara[7].
XVIII. mendearen hasieran, bertako meategi gehienak urpetuta zeuden eta lanak geldituta. Herriak despopulatzen joan ziren eta langileak beste zonalde meatzari batzuetara migratzen. Jose Alejandro Bustamante eta Bustillo eta Pedro Romero de Terrerosek kontratu bat sinatu zuten elkarlanean meategietako ura ateratzeko. Honen ondoren, Real del Monteko mineralak berriz ustiatu zitezkeen eta ondorioz, Pachucako distritua Espainia Berriko laugarren postua hartu zuen zilar kantitatean. De Terreros Espainia Berriko gizonik aberatsena bihurtu zen horrela[7].
Pachucako barrutiak Espainia Berrian laugarrena zen zilarraren sorreran, Guanajuato, Real de Catorce eta Zacatecasen ostean. Pedro Romero de Terreros zen Espainia Berriko pertsonarik aberatsena[8].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Menes Llaguno, Juan Manuel. «Huelga minera del lejano 1766» www.oem.com.mx (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) C.V., DEMOS, Desarrollo de Medios, S.A. de. «La Jornada: Conmemoran primera huelga minera en México» La Jornada (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Real del Monte - Pueblo Mágico :: 1766 - La primera huelga en América» realdelmonte.com.mx (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
- ↑ a b Silva, Saavedra; Eva, Elvira; Salazar, Sánchez; Teresa, María. (2008-4). «Minería y espacio en el distrito minero Pachuca-Real del Monte en el siglo XIX» Investigaciones geográficas (65): 82–101. ISSN 0188-4611. (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
- ↑ «LA MINERIA DE PACHUCA-REAL DEL MONTE EN EL SIGLO XVI» archive.is 2012-07-03 (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Feliz descubrimiento de las minas de Pachuca | REMA» www.remamx.org (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
- ↑ a b INAFED. «Hidalgo.- Pachuca de Soto» intranet.e-hidalgo.gob.mx (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La historia del español Pedro Romero de Terreros, el hombre más rico del mundo a mediados del siglo XVIII» España Buenas Noticias 2014-05-17 (Noiz kontsultatua: 2018-05-24).