1960ko Melodi Grand Prix

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

1960ko Melodi Grand Prix Melodi Grand Prixen lehen edizioa izan zen. Oslon ospatu zen, NRKren estudioetan, eta urte horretako Eurovision Kantu Jaialdira Norvegiak bidaliko zituen abeslari eta abestia aukeratzeko balio izan zuen. Urte horretako otsailak 4an finalerdia jokatu zen, eta finala otsailak 20an izan zen. Saioa Erik Diesenek eta Odd Grythek aurkeztu zuten. Finalerdian 11 abesti abestu zituzten Inger Jacobsen eta Jens Book-Jensenen artean, 11 abesti horietatik finalerako sei sailkatu zirelarik: Voi voi, Lille Lilli-Ann fra Lillesand, Ny smart hatt, Et sommereventyr, Frøken alfabet eta En drøm er alt. Finala Nora Brockstedtek irabazi zuen Voi voi kantuarekin, Eurovisionera joan ziren abeslari eta abestia hauek izan zirelarik.

Finalerdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbakia. Abeslaria Abestia Itzulpena Puntuak Sailkapena
01 Jens Book-Jensen „Månen tur-retur“ „Ilargiaren itzulera“ 17 11.
02 Inger Jacobsen „Den dag du kommer“ „Urtebetetzea“ 27 7.
03 Inger Jacobsen „Et sommereventyr“ „Abentura bat udan“ 32 3.
04 Jens Book-Jensen „Frøken Alfabet“ „Alfabeto anderea“ 28 4.
05 Inger Jacobsen „En drøm er alt“ „Amets bat guztia da“ 28 4.
06 Inger Jacobsen „En aften igjen“ „Berriz berandu“ 25 8.
07 Jens Book-Jensen „Det blir sol hvor vi seiler“ „Gauden tokian beti egongo da eguzkia“ 21 9.
08 Inger Jacobsen „Ny smart hatt“ „Kapela berria ere“ 35 2.
09 Inger Jacobsen „Voi Voi“ 43 1.
10 Jens Book-Jensen „En bukett anemoner“ „Anemona lore sorta bat“ 21 9.
11 Inger Jacobsen „Lille Lilli-Ann fra Lillesand“ „Lillesandeko Lilli-Ann txikia“ 28 4.

Finala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finalerako, Erik Diesenek eta Odd Gyrthek aurkeztua, abeslariak aukeratuko ziren. Aditu talde batek osatutako epaimahai batek aukeratu zuen garailea.

Zenbakia. Abeslaria Abestia Itzulpena Puntuak Sailkapena
01 Torhild Lindahl „Ny smart hatt“ „Kapela berria ere“ 79 2.
02 Egil Ellingsen „Lille Lilli-Ann fra Lillesand“ „Lillesandeko Lilli-Ann txikia“ 64 5.
03 Siss Hartmann „En drøm er alt“ „Amets bat guztia da“ 79 2.
04 Elisabeth Grannemann „Et sommereventyr“ „Abentura bat udan“ 74 4.
05 Per Müller „Frøken Alfabet“ Alfabeto anderea 59 6.
06 Nora Brockstedt „Voi Voi“ 94 1.

Eurovision Kantu Jaialdian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Londresen ospatu zen 1960ko Eurovision Kantu Jaialdian Nora Brockstedt abeslariak, Voi voi kantatuz, laugarren postua lortu zuen 11 punturekin, Norvegiak, ordurarte eta denbora askoan zehar, Eurovisionen lortutako sailkapenik hoberena.


Aurrekoa
Lehena izan zen
Melodi Grand Prix
1960ko otsailak 20
Ondorengoa
1961eko Melodi Grand Prix

Artikulu hau alemanezko wikipediatik itzulia dago.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]