1999ko UNAMeko greba

Wikipedia, Entziklopedia askea
CGHren eskaerak zuzendaritzaren neurrien aurrean.

1999ko UNAMeko greba 1999-2000 bitartean burutu zen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan (Latinoamerikako unibertsitaterik handiena), zuzendariak 1999ko urtarrilean adierazi zuenean unibertsitatearen matrikularen prezioak asko igoko zirela eta graduatzeko betekizunak zorrotzagoak izango zirela. Erantzun gisa, ikasleen kopuru handi batek greba deklaratu zuen eta campusa blokeatu zuten geldiarazi instituzional batera. Blokeoak areagotu egin ziren eta unibertsitatearen itxiera ekarri zuten, oposizioaren taldeen, ikasleen, poliziaren eta irakasleen arteko liskarrak burutzen ziren bitartean. Krisiak zuzendaria kargua uztera ekarri zuen, eta beste berri bat ezartzea. Greban zehar, larriki zaurituak izan ziren zenbait lagun, eta hildako batzuk egon ziren ilegalki okupatu izan zen unibertsitatean.[1] Berriki eratu zen polizia federalak okupazioarekin bukatu zuen 2000. urtearen otsailean.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mexikoko Konstituzioaren hirugarren artikuluak dio estatuak eskaintzen duen hezkuntza oro doakoa izan behar dela. Deszentralizatutako instituzioak eta hezkuntza autonomoak, UNAM bezala , barneratzen dituen edo ez eztabaida kontua da. UNAMeko matrikula ez da doakoa, eta 1948an prezioa igo zen azken aldiz, 200 pesoetara ikasturte bakoitzeko (matrikula 20 zentaboetan bihurtu zen txanponak balioa aldatu zuenean 1993an); kopurua ez da unibertsitatearen estatutuetan agertzen, eta hori aldatzeko, unibertsitateko batzorde batek neurriak hartu behar ditu (fakultate guztien ordezkariek eta ikasleek eta zuzendariek osatutakoa). 1999an, inflazioa eta mota aldaketek eragin zuten matrikularen prezioa 0,02 dolar estatubatuar igotzea. UNAMen hezkuntza kalitatea azken urteetan horietan jaitsi egin zen. Momentu horretan, UNAMek mila miloi dolarreko aurrekontua zuen, horietatik %90a gobernu federalekoa izanda.[2]

1999ko urtarrilean, Francisco Barnés de Castro, garai horretan UNAMeko zuzendaria, matrikularen prezioa igoko zuela iragarri zuen. Matrikula igotzearen saiakerek bi aldiz egin zuten porrot 1948tik geroztik, azkena Jorge Carpizo MacGregor zuzendaritzapean, 1980 ko hamarkadan. Barnés erreforma serie bat proposatu zuen, matrikularen igoera 0,02 dolarretatik 150 dolarretara kurtso bakoitzeko. Barnés-ek promestu zuen unibertsitateak jasotzen zituen 48 milioi dolarrak ikerketak finantzatzeko eta instalazioen kalitate hobetzeko izango zirela. Proposamenak ere beka plan bat zeukan, prezio berria ordaindu ezin zutenen ikasleentzako.

Grebaren hasiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

CGHk banatzen zituen propaganda paperak.

Ikasle talde batek protestak antolatu zituen berehala, milaka ikaslek ikasi barik geratuko zirela matrikula ordainduko ezingo zutelako. Komunitatearen laguntzarekin, UNAM itxi egin zuten manifestariek 1999ko otsailaren eta martxoaren egun askotan. Azkenean, 1999ko apirilaren 20an, talde hori Grebaren Komite Orokorra (CGH edo “Greba Orokorraren Komitea”) bezala deitu izan zen, eta unibertsitatearen itxiera deklaratu zuen.

1999ko ekainean, gobernu aholkularitzako unibertsitateko 132 kidek, irakasleak eta ikasleak barneratzen dituena, proposamena aldatu zuten matrikulen prezioa borondatezkoa izateko. Barnés-ek adierazi zuen ikasle bakoitzak zenbat ordainduko zuen erabakia norbanakoaren kontzientzian zegoela. Grebalariak gero eta gerra-egileak bihurtu ziren, eta klaseak berreskuratu nahi zituzten beste ikasleekin liskarrak eduki zituzten. Bitartean, UNAMek grebalariak atxilotzeko zenbait agindu adierazi zituen, materiala, ordenagailuak eta ibilgailuak lapurtu zituztelako.[2]

Iritzi publikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Polizia federala unibertsitateko sarreran. 2000ko otsailaren 12an.

Grebalariek egoera aprobetxatu izan zuten graduatzeko betebeharrak kritikatzeko, azterketa zorrotzak eta graduatzeko denbora limitea adibidez. Erresistentzia hori komunitatean ezaguna egin zenean, hauen laguntza jaitsi zen, eta prentsak grebalarien kontrako iritziak eta artikuluak idatzi zituzten.[2]

Ekainaren 2an, grebak hiru hilabete zituela, Mexikoko presidenteak, Ernesto Zedillo, gaiaren garrantziari buruz adierazpenak egin zituen, eta “unibertsitatearen kontrako eraso onartezina zela eta ikasi nahi duen gehiengoa oztopatzen” ari zela esan zuen.[3] Hurrengo egunean, hamabost mila ikasle inguru manifestazio bat egin zuten Unibertsitatearen Hiriaren estadio batean, grebarekin bat egiteko eta Barnés zuzendaria iraintzeko. Egun berean, unibertsitateko irakasle batzuk kalera irten ziren pankarta batzuekin, Mexikoko Hiria zeharkatzen zuten ibilgailuek argiak pizteko grebarekin ados ez bazeuden; askoz argiak piztu zituzten.

Grebalariak Mexikoko Hirira joan ziren, errepideak moztuz. Hiriko biztanleek Barruti Federalaren gobernuburuari, Cuauhtémoc Cárdenas, Iraultza Demokratikoaren Alderdiaren (PRD) presidente izateko hautagaia 2000ko hauteskundeetan, errua egotzi zioten, ikasle askok PRDko kideak zirelako.[3]

Consultak, inkestak egiten dituen talde bat, estimatu zuen komunitatearen %83ak matrikularen kontuarekin bat ez zetorrela, baina grebaren ostean, %55a besterik ez zituen ikasleekin bat egiten.[4]

Zuzendari berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1999ko azaroan, Barnés bere UNAMko zuzendari kargua utzi egin zuen. CGHko eskaera batzuk onartu izan zituen, baian CGHk unibertsitatearen itxiera mantendu zuen eta eskaera berriak gehituz joan zen. Eskera horietako bat unibertsitateak kudeatzen zituen bigarren hezkuntza eskoletatik zetozen ikasleak onartzea zen. 2000ko urtarrilean gobernu batzordeak Juan Ramón de la Fuente izendatu zuen UNAMeko zuzendari berri gisa. De la Fuenteren lehenengo neurrietako bat erreferendum bat egitea izan zen gaiari buruzko iritziak jakiteko.[5]

De la Fuentek adierazi zuen 125.000 bozka (333.000 ikasle zuden unibertsitatean) nahikoak izan zirela negoziazioak indartzeko. 180.000 ikaslek eman zuten bere bozka, eta %87ak greba bukatzeko iritzia helarazi zuen. Nahiz eta emaitzek grebarekin bukatu behar zela eta klaseak berrekin adierazi, CGHk ez zuen emaitza onartu. CGHk bere inkesta propioa egin zuen, non 86.329 ikasleek eman zuten bere bozka, eta %65ak unibertsitatearen itxierarekin jarraitzeko esan zuen.[6]

Grebaren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poliziak UNAMeko eraikinak okupatu zituen.

2000ko otsailaren 1an, grebarekin bat egiten ez zuten ikasleak eta irakasleak CGHren aurka eta bere jarraitzaileen aurka egin zuten. Gertaera hori gauzatu zen 200 ikasle inguru bigarren hezkuntza eskola batera joan zirenean, UNAMekoa, klaseak berriz hasteko asmoz. 400 polizia agente bertara bidali ziren barrikaden artean bidea egiteko, zauritu asko eraginez.[1]

2000ko otsailaren 7an, polizia federalak unibertsitatearen campus nagusian sartu egin zen, eta kontrola berreskuratu zuen. 632 pertsona inguru atxilotuak izan ziren azken egun horietan.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «15 Are Injured in Mexico City as Students Clash Over Strike» archive.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  2. a b c «University Officials Yield to Student Strike in Mexico» www.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  3. a b «Mexico Student Strike in Capital Jarring the Entire Country» archive.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  4. «Mexico Students to Continue Strike at Empty Campus» www.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  5. «University, Mexico's Pride, Is Ravaged by Strike» archive.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  6. «Big Majority Votes to End Strike at Mexican University» archive.nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).
  7. «BBC News | AMERICAS | Mexican police storm university» news.bbc.co.uk (Noiz kontsultatua: 2018-05-28).

Gehiago sakontzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]