Cuauhtémoc Cárdenas

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Cuauhtémoc Cárdenas
Cuauhtemoc Cardenas Solorzano.jpg
member of the Senate of Mexico


Governor of Michoacán


List of heads of government of the Mexican Federal District

1997 - 1999 - Rosario Robles
Bizitza
Jaiotza Mexiko Hiria1934ko maiatzaren 1 (82 urte)
Herrialdea  Mexiko
Familia
Ama Amalia Solórzano
Hezkuntza
Heziketa Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoa
Hizkuntzak gaztelania
Lanbidea
Lanbidea Ingeniaria
Sinesmenak
Alderdi politikoa Party of the Democratic Revolution
Institutional Revolutionary Party

Cuauhtémoc Cárdenas Solórzano (Mexiko Hiria, Mexiko, 1934ko maiatzaren 1a) politikaria da. Lázaro Cárdenas Mexikoko presidente izandakoaren semea da.

Alderdi Iraultzaile Instituzionalean (PRI) hasi zuen karrera politikoa, eta 1976an senatari hautatu zuten Michoacanen. Estatu horretako gobernadore izan zen 1980-1986 bitartean. Korronte Demokratikoa (CD) eratu zuen PRIren barruan, baina alderdiaren eraberritzea ezinezkoa zela ikusirik, PRItik alde egin eta 1988ko hauteskundeetara bere aldetik aurkeztu zen, zentro-ezkerreko FDNren buru zela. Carlos Salinas de Gortarik (PRI) irabazi zituen hauteskundeak. Urte horretan berreratu zuen Iraultza Demokratikoaren Alderdia (PRD), eta alderdi horrekin aurkeztu zen 1994ko hauteskundeetara. PRIko Ernesto Zedillok irabazi zituen. 1997an, ordea, Mexiko Hiriko alkatetza bereganatu zuen. Lehenbiziko aldia zen, 1929az geroztik, PRIko ez den norbaitek hiriburuko alkatetza eskuratzen zuena. 2000ko lehendakaritza-hauteskundeetara aurkeztu zen, baina PAN alderdiko Vicente Foxek irabazi zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Cuauhtémoc Cárdenas Aldatu lotura Wikidatan