Edukira joan

2003ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
1999
2007
2003ko Galesko Biltzar Nazionalerako
hauteskundeak
2003ko maiatzaren 1a
Galesko Biltzar Nazionaleko 60 eserlekuak
31 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea
%38,2
%7,8
Galesko Alderdi Laborista
Rhodri Morgan
Barruti bozak 340.535 %40,0 2,4
Eskualde bozak 310.658 %36,6 1,2
Eserlekuak 30 2
Plaid Cymru
Ieuan Wyn Jones
Barruti bozak 180.185 %21,2 7,2
Eskualde bozak 167.653 %19,7 10,8
Eserlekuak 12 5
Galesko Alderdi Kontserbadorea
Nick Bourne
Barruti bozak 169.842 %19,9 4,1
Eskualde bozak 162.725 %19,2 2,7
Eserlekuak 11 2
Galesko Liberal Demokratak
Michael German
Barruti bozak 120.250 %14,1 0,6
Eskualde bozak 108.013 %12,7 0,2
Eserlekuak 6 =
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke.
Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez
hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Rhodri Morgan
Laborista
Rhodri Morgan
Laborista

2003ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 1ean izan ziren, eta Galesko Biltzar Nazionalerako bigarren hauteskundeak izan ziren. Hauteskunde horien bidez Biltzar Nazionalaren II. legealdiko 60 biltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 40k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten.

Hauteskundeen parte-hartzea %38,2ra murriztu zen. Alderdi Laboristak gora egin zuen barrutietan zein eskualdetan, eta 30 eserleku eskuratu zituen, gehiengo osotik eserleku bakar batera geratuz. Ondorioz koaliziorik osatu gabe beraien kabuz gobernatzea erabaki zuten. Bestalde, Plaid Cymruk sostengua galdu zuen herrialdean zehar eta 5 eserleku gutxiago eskuratu zituen, baina Alderdi Kontserbadorearen aurretik mantentzea lortu zuen.

Aurreko legealdian Alderdi Laboristatik kanpo geratu zen John Marek Biltzarreko mahaiburuak (galesez LLywydd) "John Marek Alderdi Independentea" eratu zuen, eta berriz ere mahaiburu izendatua izan zen.

Hautatutako 60 biltzarkideetatik 30 emakumezkoak eta 30 gizonezkoak izan ziren.

Hauteskunde legea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ordezkaritza proportzional misto»

Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Biltzar Nazionaleko 60 biltzarkideetatik 40 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 20ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.

Gales 40 hautesbarrutitan dago banatuta (Komunen Ganberarako hauteskundeetako hautesbarruti ber-berak), eta hautesbarruti horiek 5 eskualde osatzen dituzte: Gales Erdialdea eta Mendebaledea, Ipar Gales, Hego Gales Mendebaldea, Hego Gales Erdialdea, eta Hego Gales Ekialdea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 4 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.

2003ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak[1]

Alderdia Ordezkaritza proportzional mistoa Eserlekuak
guztira
Hautesbarrutiak Eskualdeak
Bozak % +/- Eser. +/- Bozak % +/- Eser. +/- Guztira +/-
Galesko Alderdi Laborista (Lab) 340.535 40,0 +2,4 30 +3 310.658 36,6 +1,2 0 -1 30 +2
Plaid Cymru (PC) 180.185 21,2 -7,2 5 -4 167.653 19,7 -10,8 7 -1 12 -5
Galesko Alderdi Kontserbadorea (Con) 169.832 19,9 +4,1 1 = 162.725 19,2 +2,7 10 +2 11 +2
Galesko Liberal Demokratak (LibDem) 120.250 14,1 +0,6 3 = 108.013 12,7 +0,2 3 = 6 =
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea (GPIW) 30.028 3,5 +1,0 0 =
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) 19.795 2,3 N/A 0 = 29.427 3,5 N/A 0 =
John Marek Alderdi Independentea (JMIP) 8.749 1,0 N/A 1 +1 11.008 1,3 N/A 0 = 1 +1
Alderdi Laborista Sozialista (SLP) 410 0,0 N/A 0 = 10.358 1,2 +0,2 0 =
Cymru Annibynnol (CA) 6.466 0,8 N/A 0 =
Gales Erdialdeko eta Mendebaldeko Pentsiodunen Alderdia 3.968 0,5 N/A 0 =
Britainiar Alderdi Nazionala (BNP) 3.210 0,4 N/A 0 =
ProLife Alliance 239 0,0 N/A 0 = 2.183 0,3 N/A 0 =
Gerra Amaitzeko Bozkatu Alderdia 1.729 0,2 N/A 0 =
Britainiako Alderdi Komunista (CPB) 1.099 0,1 = 0 =
Milurteko Berriko Alderdia 289 0,0 N/A 0 = 1.027 0,1 N/A 0 =
Independenteak 5.215 0,6 -2,4 0 =
Biltzarraren Kontrako Alderdia 2.201 0,3 N/A 0 =
Aliantza Sozialista (WSA) 1.554 0,2 N/A 0 =
Alternatiba Sozialista 1.193 0,1 N/A 0 =
Caerphilly Barrutiko Independenteak 930 0,1 N/A 0 =
Guztira 851.357 100 40 849.552 100 20 60
Eskualde bozak
Alderdiak Ehunekoak
Laborista
36.6%
Plaid Cymru
19.7%
Kontserbadorea
19.2%
LibDem
12.7%
Berdeak
3.5%
UKIP
3.5%
JMIP
1.3%
Besteak
3.5%
Biltzar Nazionaleko eserlekuak
Alderdiak Eserlekuen ehunekoak
Laborista
50%
Plaid Cymru
20%
Kontserbadorea
18.3%
LibDem
10%
JMIP
1.7%


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Welsh assembly election» BBC News (Noiz kontsultatua: 2020/6/7).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]