Edukira joan

2007ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
2003
2011
2007ko Galesko Biltzar Nazionalerako
hauteskundeak
2007ko maiatzaren 3a
Galesko Biltzar Nazionaleko 60 eserlekuak
31 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea
%43,7
%5,5
Galesko Alderdi Laborista
Rhodri Morgan
Barruti bozak 314.925 %32,2 7,8
Eskualde bozak 288.954 %29,6 7,0
Eserlekuak 26 4
Plaid Cymru
Ieuan Wyn Jones
Barruti bozak 219.121 %22,4 1,2
Eskualde bozak 204.757 %21,0 1,3
Eserlekuak 15 3
Galesko Alderdi Kontserbadorea
Nick Bourne
Barruti bozak 218.730 %22,4 2,5
Eskualde bozak 209.153 %21,4 2,3
Eserlekuak 12 1
Galesko Liberal Demokratak
Michael German
Barruti bozak 144.450 %14,8 0,7
Eskualde bozak 114.500 %11,7 1,0
Eserlekuak 6 =
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke.
Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez
hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Lehen Ministroa
hauteskundeen aurretik:
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Rhodri Morgan
Laborista
Rhodri Morgan
Laborista

2007ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 3ean izan ziren, eta Galesko Biltzar Nazionalerako hirugarren hauteskundeak izan ziren. Hauteskunde horien bidez Biltzar Nazionalaren III. legealdiko 60 biltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 40k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten. Egun ber-berean Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak eta Ingalaterrako eta Eskoziako udal hauteskundeak izan ziren.

Hauteskunde hauetan Plaid Cymruk botoak eta eserlekuak irabazi zituen, batez ere Alderdi Laboristaren kalterako. Hala ere, Laboristak Biltzarreko lehen indarra izateari eutsi zioten, bigarren indarrari alde zabalarekin gailenduz. Hauteskundeen aurretik, Plaid Cymruk Biltzar Nazionalak eskumen gehiago lortzeko erreferendum bat egitea jarri zuen edozein koaliziotan sartzeko baldintza gisa.

Hauteskundean izan baino lehen hiru koalizio gobernu posible aztertu ziren kanpainan zehar: Laborista-Liberal Demokrata, Laborista-Plaid Cymru, eta Plaid Cymru-Liberal Demokrata-Kontserbadorea. Azken aukera hori eztabaidatzeko negoziazioak izan ziren hiru alderdien artean, baina adostasunik lortu ez zutenez eztabaidak eten ziren, eta azkenean Laboristek eta Plaid Cymruk koalizio bat osatzea adostu zuten "Gales Bat" (One Wales) itunarekin.

Hauteskunde legea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Ordezkaritza proportzional misto»

Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeetan ordezkaritza proportzional mistoa (MMP) da erabiltzen den hauteskunde sistema. Biltzar Nazionaleko 60 biltzarkideetatik 40 hautesbarrutien bidez hautatzen dira, eta gainerako 20ak D'Hondt metodoa MMP sistemara aplikatuz.

Gales 40 hautesbarrutitan dago banatuta (Komunen Ganberarako hauteskundeetako hautesbarruti ber-berak), eta hautesbarruti horiek 5 eskualde osatzen dituzte: Gales Erdialdea eta Mendebaledea, Ipar Gales, Hego Gales Mendebaldea, Hego Gales Erdialdea, eta Hego Gales Ekialdea. Hautesleek bi boto eman behar dituzte: "barruti botoa", haien hautesbarrutiko ordezkaria hautatzeko; eta "zerrenda botoa" edo "eskualde botoa", haien eskualdeko 4 ordezkariak hautatzeko. Bi boto horiek ez dute zertan alderdi berarentzat izan, eta ondorioz alderdien barruti boto kopurua eta zerrenda boto kopurua normalean ez da berdina izaten.

2007ko Galesko Biltzar Nazionalerako hauteskundeak[1]

Alderdia Ordezkaritza proportzional mistoa Eserlekuak
guztira
Hautesbarrutiak Eskualdeak
Bozak % +/- Eser. +/- Bozak % +/- Eser. +/- Guztira +/-
Galesko Alderdi Laborista (Lab) 314.925 32,2 -7,8 24 -6 288.954 29,6 -7,0 2 +2 26 -4
Plaid Cymru (PC) 219.121 22,4 +1,2 7 +2 204.757 21,0 +1,3 8 +1 15 +3
Galesko Alderdi Kontserbadorea (Con) 218.730 22,4 +2,5 5 +4 209.153 21,5 +2,3 7 -3 12 +1
Galesko Liberal Demokratak (LibDem) 144.450 14,8 +0,7 3 = 114.500 11,7 -1,0 3 = 6 =
Britainiar Alderdi Nazionala (BNP) 42.197 4,3 +3,9 0 =
Erresuma Batuaren Independentziaren Alderdia (UKIP) 18.047 1,8 -0,5 0 = 38.490 3,9 +0,4 0 =
Ingalaterra eta Galesko Alderdi Berdea (GPIW) 33.803 3,5 = 0 =
Alderdi Laborista Sozialista (SLP) 12.209 1,3 +0,1 0 =
Independenteak 29.699 3,0 +2,4 1 = 9.350 1,0 N/A 0 = 1 =
Galesko Alderdi Kristaua 8.963 0,9 N/A 0 =
Britainiako Alderdi Komunista (CPB) 3.708 0,4 +0,3 0 =
Jende Kristauen Aliantza (CPA) 2.694 0,3 N/A 0 =
Alternatiba Sozialista 1.865 0,2 N/A 0 =
Errespetu Alderdia 1.792 0,2 N/A 0 =
Demokrata Ingelesak 1.867 0,2 N/A 0 = 1.655 0,2 N/A 0 =
Veritas 505 0,1 N/A 0 =
Berdintasun Sozialista Alderdia 292 0,0 N/A 0 =
Blaenau Gwenteko Herritarren Ahotsa 3.348 0,3 N/A 0 =
Guztira 978.132 100 40 974.884 100 20 60
Eskualde bozak
Alderdiak Ehunekoak
Laboristak
29.6%
Kontserbadoreak
21.5%
Plaid Cymru
21%
LibDem
11.7%
BNP
4.3%
UKIP
3.9%
Berdeak
3.5%
SLP
1.2%
Besteak
3.2%
Biltzar Nazionaleko eserlekuak
Alderdiak Eserlekuen ehunekoak
Laboristak
43.3%
Plaid Cymru
25%
Kontserbadoreak
20%
LibDem
10%
Ind.
1.7%
Ezkerrean barruti bakoitzeko irabazleak lortutako sostengua ikus daiteke, eta eskuman eskualdeetako eserlekuen banaketa.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Welsh assembly election 2007» BBC News (Noiz kontsultatua: 2020/6/8).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]