2008ko Egiptoko greba orokorra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

2008ko Egiptoko greba orokorra urte horretako apirilaren 6an burutu zen greba bat izan zen, Egiptoko langileek burutu zutena, batez ere estaturen ehun-industrian, soldaten murrizketen eta elikagaien prezio altuen arkakoa. Egipton grebak antolatzea ilegala da, eta iraganean autoritateek biolentziarekin erasotu izan dituzte egin izan diren manifestazioak.[1] Udal hauteskundeak baino bi egun lehenago egin zen.

Antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Facebook, blogak, SMSak, komunikabide independenteak eta ahoz-ahokoa erabiliz, Egiptoko aktibista eta langileek grebak, protestak eta manifestazioak herrialde osoan antolatzeko modua bilatu zuten apirilaren 6an. “Egiptoko Intifada” izena bezala, antolatzaileek desobedientzia zibilera deitu zuten, jendeari esanez etxean geratzeko eta erosketarik ez egiteko. Greba El-Mahalla El-Kubra langileen iniziatiba bezala hasi zen, baina Internet eta sakelako telefonoak erabiltzen zituzten aktibistak beste lekuetara plazaratu zuten mobilizazioa. Apirilaren 6an, Youth Movement, Facebook-eko talde batek 64.000 kide egin zituen egunean bertan.[1] Nahiz eta debekatuta Anaitasun Musulmanak, debekatuta zegoen erakunde islamiko bat, ez zuen ofizialki grebara deitu, bere kideek parte hartu zuten, batzuk gainera, aktiboki.[2] Aurreko gauean, Malek blogari egiptoarra eta Alderdi Laboristaren hiru kide atxilotuak izan ziren grebaren informazioa partekatzeagatik.[3]

Grebara deitzen zuen testua:

Egiptiko indar nazional guztiek apirilaren 6an paro publiko bat egitea adostu zuten. Apirilaren 6an etxean geratu, ez atera; ez joan lan egitera, ez joan unibertsitatera, ez joan eskolara, ez ireki zure denda, ez ireki zure farmazia, ez joan polizia-etxera, ez joan kanpamentura; Bizitzea bermatzen gaituzten soldatak behar ditugu, lan egin behar dugu, gure umeek hezkuntza bat jaso dezaten nahi dugu, garraio publiko duina nahi dugu, tratamenduak eskaintzen dituzten ospitaleak nahi ditugu, gure umeentzako medikamentuak nahi ditugu, botere judiziala besterik ez dugu nahi, askatasuna eta duintasuna nahi dugu, gazteentzako apartamentuak nahi ditugu; ez ditugu prezioen igoerarik nahi, ez ditugu faboritismorik nahi, ez ditugu zibilez jantzita dauden poliziarik, ez ditugu komisarioetan torturarik nahi, ez dugu ustelkeriarik nahi, ez ditugu eroskeriarik nahi, ez ditugu atxiloketarik nahi. Esan zure lagunei lanera ez joateko, eta eskatu grebara batzeko.[4]

Apirilaren 6a: grebaren eguna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Indar polizialek manifestariak jipoitzen 2008an.

Mahallan greba goizeko zazpietan hasi zen, baina segurtasun pertsonala eta zibilez jantzita zeuden poliziak fabrikan sartu ziren eta ustez, langileak “kikildu” zituzten grebarik ez egiteko.[5] Mahallako ehun-industriako fabrika askoren kontrola hartu zuten ehunka segurtasun gizonek, langileak lan egitera behartuz. Egun horren amaieran, indar polizialek langile batzuk kalera eraman zituzten jende asko zituzten protestak ekiditeko.[6] Horrek medioetan greba porrota bezala agertzea eragin zuen eta askok eskualdetik alde egin zuten (Kairotik urrun) biolentzia hasi baino lehen.[7] Egiptoko poliziak bi pertsona erail zituen, haien artean 15 urteko ume bat, eta langileen zein manifestarien kontra gas lakrimogenoa, gomazko balak eta benetako munizioa erabili zuten.[8][9] Oposizioaren alderdi batzuen liderrak atxilotuak izan ziren, haien artean Mohamed el-Ashqar (Kifaya-ko koordinadorea), Alderdi Laboralaren kide Mohamed Abdel Kodous, Kifaya-ko Magdy Qarqar kidea, eta Sharkawy blogaria (poliziak torturatua).[10][11][12]

Egiptoko Gobernuak kontrolatzen zituen hedabide ofizialek gizartea greban ez parte hartzeko aholkua eman zuten, eta autoritateek adierazi zuten manifestariei 3 hilabete eta urte bat bitarteko espetxe zigorrak aplikatuko zitzaizkiela. Ehunka poliziek Kairoko kaleak hartu zituzten, unibertsitatean ondoan eta Mahallan, pertsonak beldurtzeko eta greban parte ez hartzeko.[13] Kairoko Tahrir plazan ez ziren protestarik egon (presentzia poliziala zela eta),[6][14] eta Ain Shams, Helwan eta Kairo unibertsitateko ikasleek manifestazioak egin zituzten. Pertsona askok etxean gelditu ziren manifestariekin atxikitzeko eta biolentzia ekiditeko, Kairoko kalean lasai utziz, eta dende ohikoa ez zen bezala, itxitak utziz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b «Egypt issues strike warning» english.aljazeera.net . Noiz kontsultatua: 2018-05-09.
  2. (Ingelesez) April 6th General Strike in Egypt Draws Together Diverse Groups Using Newest Technologies . Noiz kontsultatua: 2018-05-09.
  3. Malek-X webgunea
  4. "Egyptian Intifada", News Lab
  5. Sarah Carr, "Two allegedly killed during violent clashes in Mahalla", Daily News Egypt,
  6. a b Nasser Nouri, "Clashes in Nile Delta After Strike Aborted", Reuters
  7. Rania Al Malky, "Reflections: Bread or freedom?", Daily News Egypt,
  8. (Ingelesez) Clashes in Egypt strike stand-off 2008-04-06 . Noiz kontsultatua: 2018-05-09.
  9. «Egypt: Investigate Police Use of Force at Protests (Human Rights Watch, 11-4-2008)» pantheon.hrw.org . Noiz kontsultatua: 2018-05-09.
  10. Sharkawy webgunea
  11. (Ingelesez) «Big Brothers» Slate 2007-05-14 ISSN 1091-2339 . Noiz kontsultatua: 2018-05-09.
  12. Will Rasmussen, "Egypt Detains Opposition Figure After Strike Attempt", Reuters
  13. (Ingelesez) Slackman, Michael (2008-04-07) «In Egypt, Technology Helps Spread Discontent of Workers» The New York Times ISSN 0362-4331 . Noiz kontsultatua: 2018-05-09.
  14. (Ingelesez) «EGYPT: Too poor to strike?» LA Times Blogs - Babylon & Beyond 2008-04-06 . Noiz kontsultatua: 2018-05-09.