2008ko Hego Osetiako Gerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
2008ko Hego Osetiako Gerra
Irudia
Map
Motagerra
Honen parte daAbkhaziako gatazka, Georgian–Ossetian conflict (en) Itzuli eta Bigarren Gerra Hotza
Denbora-tarte2008ko abuztuaren 7a - 2008ko abuztuaren 12a
Data2008ko abuztuaren 8a
KokalekuHego Osetia
Georgia
Abkhazia
Parte-hartzaileak
Honen ondorioaErrusia
Pertsona hilak229

Hego Osetiako Gerra 2008ko gatazka armatu bat izan zen. Alde batetik Georgia zegoen; beste aldetik, errusiarren aldekoak ziren (Georgiako) Hego Osetia eta Abkhaziako Errepublika Autonomoa eta Errusia bera zeuden.

Gerra 2008. urteko abuztuaren 7ko Hego Osetiako lurretako borrokaldiekin hasi zen, Tskhinvaliko guduarekin. Gerora, Georgiako eta Itsaso Beltzeko beste eskualde batzuetan ere borrokaldiak izan ziren.

Georgiako presidenteak, Mikheil Saakaxvilik, armadari agindu zion Hego Osetiako kontrola berreskuratzeko: osetiarrek hori hartu zuten gerra-deklaraziotzat. 1992. urtetik Hego Osetiak 'de facto' independentetzat zuen bere lurraldea, baina Georgiak legez bere herrialdekoa zela zioen, 'de iure', eta osetiarrak erreboltaritzat zituen. Errusiarren arabera, Georgiak "Чистое поле" (Arlo garbia) izena eman zion Hego Osetiako operazioari. Georgiako Gerra Zibilaren (1988-1993) ondorioz, Hego Osetian Errusiako bake-indarrak zeuden, eta osetiarren alde egin zuten berehala; errusiar armadako baliabide gehiago ere joan ziren lurraldera, eta Georgiak errusiarrek nazioarteko muga zeharkatu izana gerra-deklaraziotzat hartu zuten. Errusiarrekin eta osetiarrekin batera abkhaziarrek ere jardun zuten Hego Osetiako lurraldean borrokan georgiarren kontra, baita Abkhazian bertan ere. Izan ere, errusiarrek ziotenez, Georgiak antzerako asmoa zuen Abkhazian ere egiteko, "Скала" (Haitza operazioa) izeneko operazioaren bitartez.

Abuztuaren 12an Dmitri Medvedev agintariak errusiarren jarduera militarrak amaitzeko agindu zuen, eta Europar Batasunak aurkeztutako bake-plana onartu zuen: alde biek gatazka hasi baino lehenagoko kokalekuetara itzuli behar zuten.

Edozein modutan ere, Georgiak Errusiaren kontrako salaketa ipini zuen Nazioarteko Justizia Auzitegian. Errusiako Fiskaltzak, era berean, Georgiak egindako hilketak ikertzeko espedienteari ekin zion.

Aintzat hartzekoa da Hego Osetiako lurraldea oso estrategikoa dela energia-garraioari dagokionez, batez ere gasa eta petrolioa bertatik igarotzen denez, kontrola eskuratzekotan Errusia eta mendebaldea aurkari izaki. Bestalde, Georgiak harreman militarra zeukan Ameriketako Estatu Batuekin, Irakera tropak bidali zituelako, baina armada estatubatuarrak ez zuen parte hartu Hego Osetiako 2008ko Gerran.

Gerraren ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizateriaren hondamenditzat hartzen dute Hego Osetiako egoera: eurek diotenez, 2.100 lagun hil ziren gerran eta 34.000 lagunetik gora euren bizilekuetatik joan behar izan dira erbesteratuta; Georgiakoek, ostera, ez dituzte datu horiek onartzen. Georgiako aldean hildakoak zenbatzerakoan ere datuak ez datoz bat, nork ematen dituen: georgiarrek diotenez, 500 hildakora ez ziren iritsi eurenean; baina errusiarrek diotenez, gutxienez Georgiako 3.000 militar hil ziren gerran.

Besteak beste, Errusiak Hego Osetiako eta Abkhaziako independentzia aldarrikatu zuen. Georgiak, Kodori ibarreko eta Abkhaziako eta Hego Osetiako beste leku batzuetako kontrola galdu zuen.

Nolanahi ere, herrialde eta lurraldeen arteko harremanetan gatazkak bizirik dirau.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]