2014 Bolivian

Wikipedia, Entziklopedia askea

Jarraian, 2014. urtean Bolivian izandako gertaerak azaltzen dira.

  • Urriaren 12an, Evo Moralesek hirugarren agintaldia eskura zuen Boliviako bozetan. Azken inkesten arabera, Evo Moralesek botoen %57 lor zitzakeen, eta, hala, ez zukeen bigarren itzulira joan behar. Boliviako ekonomia industrializatuko zuela agindu zuen presidenteak[1]. Boliviako lehen hauteskunde parekideak izan ziren. Emakumeek hautagaitzen %52 beteko zituzten eta gainera, botoa eman zezaketen herritarren %51,03 emakumeak zirela nabarmendu zuen[2]. Boliviako presidentetzan jarraituko zuen Moralesek, botoen %60 inguru jasota. Hirugarren legealdia izango zuen karguan, eta 2020ra arte izango zen presidente. Datu ofizialik ez bazegoen ere, bozkalekuetan eginiko inkesten emaitzak ontzat jo zituen oposizioak ere[3]. Azkenenean, Evo Moralesek aise irabazi zituen Boliviako presidentetzarako bozak, botoen %60 jasota, eta 2020ra arte segituko zuen karguan. Hirugarren agintaldia zuen jarraian eta Santa Cruzen nagusitu zen lehen aldiz[4]. Fidel Castrori eta Chavezi eskaini zien garaipena Moralesek[5].
  • Urriaren 14an, Boliviako presidentetza hauteskundeak Evo Moralesek irabazi zituela datu ofizialak jakin aurretik onartu zuten haren aurkariek, arazo teknikoak izan baitziren kontaketan. Zundaketek botoen %60 eman zizkioten Moralesi, baina, botopaperen %57,4 zenbatuta, %55en azpitik zegoen. Moralesek botoen %60 lortuz gero erlojua jango zuela agindu zuen Jorge Quiroga hautagaiak[6].
  • Urriaren 29an jakin zenez, Evo Morales Boliviako presidentearen MAS alderdiak legebiltzarreko eserlekuen bi heren eskuratu zituen: botoen %61,36 pilatuta, senatuko 36 diputatuetatik 25 izango ziren bereak, eta Diputatuen Ganberako 88, 130etik. Oposizioko alderdi nagusiak botoen %24 jaso zituen[7].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]