Evo Morales

Wikipedia, Entziklopedia askea
Evo Morales
Evo Morales Ayma (cropped).jpg
Escudo de Bolivia.svg
80. Boliviako presidentea

2006ko urtarrilaren 22a - 2019ko azaroaren 10a
Eduardo Rodríguez (en) Itzuli - Jeanine Áñez
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJuan Evo Morales Ayma
JaiotzaOruro1959ko urriaren 26a (63 urte)
Herrialdea Bolivia
BizilekuaPalacio Quemado
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Aimara
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta sindikalista
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
 
Altuera1,75 metro
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarraBolivian Army (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaMovement for Socialism (en) Itzuli

IMDB: nm2133486 Facebook: EvoMASFuturo Twitter: evoespueblo Instagram: evomoralesayma Edit the value on Wikidata
Evo Morales signature.svg

Juan Evo Morales Ayma (Orinoca, Bolivia, 1959ko urriaren 26a -) boliviar politiko, aktibista eta buruzagi sindikala da, aimara etniakoa. 2006ko urtarrilaren 22tik Boliviako presidentea da[1].

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XXI. mendearen hasieran, Boliviako langileen protesta gehienak gidatu zituen, eta gasaren eta beste hidrokarburo batzuen jabetza estatala eskatu zuen. 2005eko abenduaren 18an, lehendakaritzarako hauteskundeetan, MAS (Sozialismoranzko Mugimendua) alderdiko lehendakarigaia izan zen. Botoen ia %54 eskuraturik, Boliviako lehendakari izendatu zuten 2006ko urtarrilaren 22an. 2009ko abenduan berriz aukeratu zuten lehendakaritzarako.

Boliviako historiako lehen presidente indigena da. 2015ean, Evo Moralesek presidentetzan 14 urte egin zituen[2]. 2019ko azaroaren 12an, Boliviako presidentetza utzi zuen indar armatuek boterea hartu ondoren; Mexikora deserriratu zen hegazkinez, bertan aterpe hartuz, bere etxea arpilatua zen bitartean.[3][4] 2020ko azaroaren 9an, erbestetik itzuli zen Boliviara, bertan MAS alderdiak presidentetzarako hauteskundeak irabazi ondoren.[5]

2021eko urtarrilean Covid-19a pasa zuen, baina onik atera zen pairamen handirik gabe, adierazi zuenez.[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Evo Morales toma posesión como primer presidente indio de Bolivia Elpais.com
  2. «12», Berria, 2015-01-23
  3. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (2019-11-12). «Evo Morales llega a México como exiliado tras el golpe en Bolivia» naiz: (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  4. Ostolaza, Paulo. «Mexikora iritsi da Evo Morales» Berria (Noiz kontsultatua: 2019-11-12).
  5. Alzuru, Jone Bastida. «Evo Morales Boliviara itzuli da» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-09).
  6. (Gaztelaniaz) «Dan de alta a Evo Morales tras recuperarse de Covid-19» Los Tiempos 2021-01-24 (Noiz kontsultatua: 2021-02-01).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Evo Morales Aldatu lotura Wikidatan