2016ko Municheko atentatua
Itxura
Hanauer Straße 83. zenbakiko McDonald's jatetxearen kanpoaldea, atentatuaren kokalekua. (1) Erasoa gertatu zen McDonald's jatetxea (2) Olympia merkataritza-gunea. | |
| Datuak | |
|---|---|
| Data | 2016ko uztailaren 22a |
| Ordua | 17:52 |
| Lekua | Moosach, Munich 48°11′00″N 11°32′1″E / 48.18333°N 11.53361°E |
| Eraso mota | Tiroketa masiboa, hilketa-suizidioa |
| Hildakoak | 10 (erasotzailea barne) |
| Zaurituak | 27 |
| Egilea | Ali David Sonboly |
2016ko Municheko atentatua edota 2016ko Municheko tiroketa 2016ko uztailaren 22an Alemaniako Bavaria estatuko Munich hirian jazotako atentatu bat izan zen. Arratsaldeko 17:52ak aldera, Moosach barrutian, Hanauer Straße 83. zenbakiko McDonald's jatetxean erasotzaileak tiroketa masibo bat hasi eta Olympia merkataritza-gunera zabaldu zen, bertan erasotzailea eta poliziaren arteko tiroketa gertatu zen[1].
Erasotzaile bakar batek gutxienez bederatzi lagun hil zituzten tiroz olinpiar estadioaren ondoko merkataritza gune batean, eta beste 16 lagun zauritu[2].