2022ko Oderreko hondamendi ekologikoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2022ko Oderreko hondamendi ekologikoa
Irudia
Motahondamendi ekologiko
hondamen natural
environmental contamination (en) Itzuli
fish kill (en) Itzuli
Honen izena daramaOder
Denbora-tarte2022ko uztaila - 
Data2022
GaraiaAntropozeno
KokalekuOder
HerrialdeaPolonia eta Alemania
Kausaezezaguna
Prymnesium parvum
Honen ondorioadismissal (en) Itzuli Przemysław Daca, Michał Mistrzak

2022ko Oderreko hondamendi ekologikoak Poloniako ibai horretan izandako basabizitza sarraskia izan zen.

Abuztuaren 11n piztu zen alarma, Poloniako Oława hirian milaka arrain hilda atzeman zituztenean. Kastore batzuk ere agertu ziren hilotz, eta ibaiaren beste puntu batzuetan ere agertu ziren geroztik hildako arrainak. Poloniako eta Alemaniako ikerlariak lanean ari ziren, «aurrekaririk gabeko sarraski ekologiko» gisa izendatu zutena zerk eragin zuen argitzeko. Anna Moskwa Poloniako Ingurumen ministroak emandako azalpenen arabera, litekeena zen Chrysophyceae generoko alga toxikoek eragindakoa izatea sarraskia.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Iruretagoiena, Hodei. (2022-08-19). «Poloniak dio litekeena dela alga toxikoek eragindakoa izatea Oder ibaiko sarraskia» Berria CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]