4′33″

Wikipedia, Entziklopedia askea
4′33″
eta
John Cageren musika-lana
Sortzailea(k)John Cage
Egilea(k)John Cage
Sorrera-urtea1952
Estreinaldi-data1952ko abuztuaren 29a
Izenburua4′33″
Ezaugarriak
Materiala(k)Isiltasuna
Genero artistikoaAbangoardismoa
Hizkuntzahizkuntza edukirik gabea
Egile-eskubideakcopyrightduna
Hitzakbaliorik ez
Bestelako lanak
MusikagileaJohn Cage

johncage.org…
Allmusic: mc0002394294 Edit the value on Wikidata

4′33″ ("lau minutu, hogeita hamahiru segundo" edo, besterik gabe, "lau hogeita hamahiru"[1]) John Cage konpositore esperimental estatubatuarraren hiru mugimenduko konposizioa da[2]. 1952an konposatua izan zen, edozein instrumentu edo musika-tresnaren konbinazioarentzat, eta partiturak erakusten die interpreteei ez dituztela beren musika-tresnak jotzen hiru mugimenduetan zehar[3]. Pieza hau interpretatzean entzuleek entzuten duten inguruneko soinuek osatzen dute, nahiz eta normalean "lau minutu eta hogeita hamahiru segundoko isiltasuna" bezala antzematen den[4]. Piezaren izenburua minutu eta segundotan irauten duen denbora osoari dagokio, guztira interpretazioak zehazki 4 minutu eta 33 segundo iraun behar baititu.

1947-48 aldera sortua, konpositorea Sonatas and Interludes lanean ari zen bitartean, 4′33″ Cageren lanaren epitome bilakatu zen, proposatzen baitzuen edozein soinu-esperientzia izan zitekeela musika[5]. Budismoaren eragina ere islatzen zuen, Cagek 1940ko hamarkadaren bukaeratik ikertutakoa. 1982ko elkarrizketa batean, eta beste askotan, Cagek adierazi zuen 4′33″ lanik garrantzitsuena zela bere ustez. New Grove Dictionary of Music and Musicians delakoak 4′33″ “sorkuntzarik ezagunena” eta “eztabaidagarriena” dela dio.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «4'33"» web.archive.org 2018-01-09 (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  2. (Ingelesez) «Cage, John» Grove Music Online  doi:10.1093/gmo/9781561592630.article.a2223954. (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  3. Kostelanetz, Richard; Cage, John. (2003). Conversing with Cage. (Second ed. argitaraldia) Routledge ISBN 978-0-415-93792-4. (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  4. Fetterman, William. (1996). John Cage's Theatre pieces: notations and performances. Harwood academic publishers ISBN 978-3-7186-5642-4. (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).
  5. «John Cage and the Avant-Garde: The Sounds of Silence» www.classicalnotes.net (Noiz kontsultatua: 2023-12-28).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]