Edukira joan

6. Sinfonia (Dvořák)

Wikipedia, Entziklopedia askea
6. Sinfonia (Dvořák)
Jatorria
Ezaugarriak
TonoaRe maior
Bestelako lanak
MusikagileaAntonín Dvořák

IMSLP: Symphony_No.6,_Op.60_(Dvořák,_Antonín) Allmusic: mc0002366701 Edit the value on Wikidata

6. Sinfonia re nagusian op 60 Antonín Dvořák konposatzaile eta musikari txekiarraren bederatzi sinfonietako bat da. 1880an idatzi zuen eta honako lau mugimendu hauetaz osatua dago:

  1. Allegro non tanto
  2. Adagio
  3. Scherzo
  4. Finale: Allegro con spirito

Dvořák, Vienan, bere 3. Rapsodia eslabiarra izeneko lanaren interpretaziora joan zen, Vienako Orkestra Filarmonikoaren kargu izan zen interpretazioa, Hans Richter musika zuzendariaren zuzendaritzapean. Honek, kontzertu arrakastatsuaren ondoren, konposatzaileari omenaldi bat egin nahi izan zion, orkestrak zituen instrumentista txekiar guztiak ere gonbidatuak izan ziren oturuntza bat antolatuz. Halako adeitasuna eskertzeko, konposatzaileak, Richter eta bere orkestrarentzat sinfonia bat idaztea agindu zuen. 1880ko uztailean, lana amaituta geratu zen, iragarritako Richterrentzako eskaintzarekin, baina, honen eta orkestrako kideen artean sortu ziren gatazka batzuen ondorioz, ezin izan zuen berak estreinatua, nahi zuen bezala. Dvořákek berak egin zuen Frankfurten.

Sinfonia honen scherzoa, furianta batez osatua dago, erritmo bizitasun handiko dantza txekiar bat, non bi erritmo hirutar tartekatzen diren, bata barea eta bestea bizia. Dantza hau zein dumka, beste eslabiar dantza mota bat, Dvořákek sarri erabili zituen bere musika lanetan.


Aurrekoa
5. Sinfonia
Dvořáken sinfoniak
1880
Ondorengoa
7. Sinfonia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]