7. Sinfonia (Dvořák)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

7. Sinfonia re minorrean op. 70 (1885), Antonín Dvořákek idatzitako 7. sinfonia da. 1885ean idatzi zuen, eta 2 zenbakiarekin argitaratu zen, lehen sailkapenean zegokiona dena, non, lehen lau sinfoniak ez ziren sartzen. Honako hauek dira bere lau mugimenduak:

  • Allegro maestoso
  • Poco adagio
  • Scherzo-vivace
  • Finale-Allegro

Emozionalki, lan zurrunbilotsua da, bere lehen argitalpenean zeraman "eguraldi ekaitztsuarena" idazkunak adierazten zuen bezala. Hain zuzen ere, Dvorakek idatzitako 9 sinfonietatik, tipikoki erromantikoena da, Piotr Ilitx Txaikovskiren Patetikoa gogoraraziz. Dvorakek, 1884an Brahmsen 3. Sinfonia entzun eta miretsi zuen, sinfonia berri bat sortzeko ideia sustatu ziona.

Halabeharrez, urte horretan bertan, Londresko Elkarte Filarmonikoak, Dvorak bera, elkartearen ohorezko kide izendatzearen ondorioz, sinfonia berri bat idazteko eskatu zion. Handik gutxira, egunero, Pragako tren geltokira egiten ohi zuen ibilaldiaren ondoren (Dvorak tren makinen zale sutsua zen, hauetaz, lamina eta estanpa bildumak egiten zituelarik eta, zeinetaz ezagutza handia izatera iritsi zen) honako hau esan zuen: "Nire sinfonia berriko lehen gaiak, nire buru barnean dizdiratzen zuen, gure nekazariak Pestetik ekartzen zituen jaialdizko tren baten iritsiera bezala". Txekiarrak, izan ere, Pragako Antzoki Nazionalera joaten ziren musika espresioaren bidez, txekiar nazioaren borroka politikoak babestera. Dvořákek, bere sinfonia berriak, borroka hau isladatuko zuela erabaki zuen. Honelako sinfonia bat eginez, bere nekazari soil eta baketsu bezalako sentipenak, bere abertzaletasun biziarekin eta txekiar nazioa aurrera egiten ikusteko bere nahiarekin uztartzeko bere borroka pertsonalaren zati bat ere adieraziko zuen. Lehen mugimenduaren zirriborro bat, 5 egunetan amaitu zuen, eta bere lagunetako bati honako hau idatzi zion: "Orain lanpetuta nago Londreserako sinfonia honekin, eta, noan tokira noala, ezin dezaket beste ezertan pentsa. Jainkoak nahi beza txekiar musika honek mundua mugiaraztea!" Hamar egun beranduago, mugimendu motelaren zirriborroa amaitu zuen. Orrialdearen oinean, honako hau idatzi zuen: "Urte tristeetatik". Zuela gutxi gertatutako bere aitaren heriotzari erreferentzia egiten zion, eta, beharbada, baita, aurretik, bere seme nagusiaren heriotzari ere, bere buruan, bereziki mugimendu honetan zeuden gertaerak. Bigarren mugimendua, baretasun eta bake biziz hasten da, baina asaldapena eta eguraldi nahastua ere baditu. Hurrengo hilabetean zehar, 3. eta 4. mugimenduen zirriborroak amaitu zituen. Dvořákek, bere sinfonia honen laugarren mugimenduak, txekiar herriak, zapaltzaile politikoei erresistentzia tematia erakusteko ahalmenari buruzko iradokizun bat zuela zioen. 1885eko apirilak 22an bere lehen interpretazioa izan zuen Londresko St. James's Hallen, konposatzaileak berak zuzendua, oso interpretazio dizdiratsua. Lortuako arrakastak, sinfonia hau New Yorken aurkeztera animatu zuen, 1886ko urtarrilean, eta hurrengo urtean Berlinen.

Sinfonia hau sorrarazi zuten baldintzen ondorioz, Sinfonia ingelesa bezala ezagutzen da. Dvořákek beti sentitu zuen gogokoago lan hau, bere partitura, estreinaldiaren ondoren berraztertu zuelarik.


Aurrekoa
6. Sinfonia (Dvořák)
Dvořáken sinfoniak
1885
Ondorengoa
8. Sinfonia (Dvořák)