Edukira joan

601 Inteligentzia Batailoia

Wikipedia, Entziklopedia askea
AEBko agintariak Argentinako diktaduraren ekintzekin inplikatzen dituen Buenos Aireseko AEBko enbaxadaren memoranduma

601 Inteligentzia Batailoia (jatorriz gaztelaniaz, Batallón de Inteligencia 601) Argentinako Armadako inteligentzia unitate berezia izan zen, 1970eko hamarkada amaieran sortu eta 1985ean desegindakoa. Ospetsu bilakatu da Argentinako estatu terrorismoan eta Cóndor operazioan parte hartzeagatik.[1] Bertako kideek gerrillei eta giza eskubideen aldeko erakundeei buruzko informazioa bildu eta elkarte horietan infiltratu ziren eta, aldi berean, hilketak, bahiketak eta beste abusu batzuk koordinatu zituzten haien kontra.

Bereziki aktiboa izan zen Malvinetako Gerraren aldian. 601 Inteligentzia Batailoiak, gainera, Argentinaz kanpoko ekintzetan parte hartu zuen, adibidez, Luis García Meza Tejadaren 1980ko 'kokainaren kolpea' deitutakoan Bolivian, eta kontren (kontrairaultzaileen) unitateei prestakuntza eman zien Lepaterique-Hondurasen 1980ko hamarkadan, baita Hondurasko 316 Batailoiko kideei ere, 601 Inteligentzia Batailoiko eliteen eskutik. Gero, beste eragile batzuei laguntza eman zieten haiek Nikaraguako kontrei Honduras eta Guatemalan prestakuntza eman ziezaieten, une horretan CIAk sandinisten aurka finantzatzen zituenean.

Erreferentzia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Argentina reveals secrets of 'dirty war'. Buenos Aires News.net 2010-01-29 (Noiz kontsultatua: 2014-12-03).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]