Amir Naderi
Amir Naderi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Abadan, 1946ko abuztuaren 15a (78 urte) |
Herrialdea | Iran |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | persiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, argazkilaria eta errealizadorea |
|
Amir Naderi (Abadan, 1946) irandar zinemagilea da.
Oso familia pobrean jaio zen, eta, beharrak eraginda, ume-umetan hasi zen lanean. Txirotasuna da bere filmen gai nagusia. Argazkilari-lanak egin zituen zinema-estudio batzuetan modu erabat autodidaktan. Gero, zinema-zuzendaritzara jo zuen. Lehen filma (Khoda hafez rafiq) 1972an zuzendu zuen. Nazioartean, Irango iraultzaren ondorengo lehen filmarekin (Davande) egin zen ezagun (1985). Hurrengo filma ez zen agintarien gustukoa izan, eta gorderik eduki zuten hainbat urtez. Naderik Estatu Batuetara alde egin zuen; New York hartu zuen bizilekutzat, eta zinemagintzan jarraitu zuen han bere estilo minimalista eta dotorea landuz. Hauek ditu filmik aipagarrienak: Entezar (1974), Sazdahani (1974), Marsiye (1976), Manhattan by Numbers (1993), A, B, C... Manhattan (1997), Marathon (2002), Sound Barrier (2005), Vegas: Based on a True Story (2008).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Amir Naderi |