Abadan

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Abadan
آبادان
 Iran
Tajcinema.jpg
Administrazioa
Herrialdea  Iran
Probintzia Khuzestan
Izen ofiziala اآبادان
Jatorrizko izena آبادان
Geografia
Koordenatuak 30° 20′ 21″ N, 48° 18′ 15″ E / 30.339166666667°N,48.304166666667°E / 30.339166666667; 48.304166666667Koordenatuak: 30° 20′ 21″ N, 48° 18′ 15″ E / 30.339166666667°N,48.304166666667°E / 30.339166666667; 48.304166666667
Abadan hemen kokatua: Iran
Abadan
Abadan
Abadan (Iran)
Azalera 1275 km²
Altuera 3
Demografia
Biztanleria 231.476 bizt. (2016ko irailaren 24a)
Dentsitatea 181,55 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1909
Telefono aurrizkia 0631
Ordu eremua UTC+03:30
abadan.ir/

Abadan (persieraz: اآبادان, Abādān) Irango hiri bat da; Khuzestan probintzian dago, Eufrates ibaiaren ertzean.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiria Abadan irlan dago, Xatt al-Araben ertzean, Persiako golkotik 50 kilometro ingurura.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Abadan)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 25 28 34 43 47 48 50 51 48 43 36 29 51
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 17 20 24 31 38 42 44 45 42 36 27 20 32
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 7 9 13 18 23 26 28 27 23 18 14 9 18
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -3 -3 2 7 16 19 23 22 16 12 1 -4 -4
Pilatutako prezipitazioa (mm) 38 43 15 20 3 0 0 0 0 3 25 46 193
Iturria: BBC Weather[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abbastar Kaliferriaren sasoian garapena lortu zuen hiriak: gatzaren eta alfonbren salerosketa zen merkataritza-jardunbide nagusia, portua ere bazutenez, ibaia neurri batez lehortu baino lehen. 1909. urtean eman zioten hiri-izendapena Abadani. 1980ko hamarkadan, Iran-Irak Gerran, bonbardaketak eta erasoak jasan zituen.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1908. urtean Abadan inguruetan petrolioa aurkitu zuten; ustiatzeko azpiegiturak eta instalazioak eraiki zituzten, Anglo-Iranian Oil Company-ren eskutik. 1950. urtean nazionalizatu egin zuten, eta 70ko hamarkadan munduko petrolio ezkoizpen-gunerik handiena zen. Hala ere, Iran-Irak gerratean suntsitu egin zuten, eta oraindik berreraikitzen dihardute. Bestalde, nazioarteko aireportua dago Abadan hirian. Teknologiako institutua ere badaukate.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Average Conditions Abadan, Iran BBC Weather . Noiz kontsultatua: 5 December 2009.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Abadan Aldatu lotura Wikidatan