José María González-Sinde
José María González-Sinde | |||
---|---|---|---|
1986 - 1988 - Fernando Trueba → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Burgos, 1941eko urriaren 12a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Pozuelo de Alarcón, 1992ko abenduaren 21a (51 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria eta zinema ekoizlea | ||
José María González-Sinde (Burgos, Espainia, 1941eko urriaren 12a - Madril, Espainia, 1992ko abenduaren 21a) espainiar zinema-ekoizle eta zinema-zuzendaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Soinu eta Irudian lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta ekoizpen-ikasketak Zinemako Eskola Ofizialean egin zituen. Telesaio ugaritan ekoizle-esperientzia handia jaso ondoren, filmak produzitzen hasi zen: José Luis Garciren Asignatura pendiente (1976); Solos en la madrugada (1977); Las verdes praderas (1978); eta Sesión continua (1984); Jordi Grauren Chicas de club (1970); José Luis García Sánchezen El love feroz (1973); Basilio Martín Patinoren Queridísimos verdugos (1975). Zuzendari-lanak ere egin zituen, bi film luzetan: Viva la clase media (1980) eta A la pálida luz de la luna (1985).
Bestalde, Espainiako Zinema, Arte eta Zientzietako Akademiako lehen presidentea izan zen, eta berak sortu zituen Goya sariak, zinemako espainiar sari nagusiak. Azken urteetan, Madrilgo telebista autonomikoko zuzendari nagusi izan zen, eta baita Madrilgo Udazkeneko Zinemaldiko zuzendari ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.