Egino Mallea jauregia
Egino Mallea jauregia | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Alde Zaharra (Bergara) | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Bergara |
Koordenatuak | 43°07′10″N 2°24′45″W / 43.11933°N 2.41252°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1585 |
Arkitektura | |
Estiloa | Arkitektura manierista |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0001575 |
47 | |
Egino Mallea jauregia Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen pizkundetar estiloko jauregi bat da. Hain zuzen ere, Bergarako Alde Zaharran kokatua dago, Mazterreka kaleko 1. zenbakian, eta Irizar jauregitik hurbil. Gipuzkoako kultura ondasuna izendatua dago.
1585ean eraiki zen. Etxearen pizkundetar manierista estiloko fatxada nagusia nabarmentzen da, Pedro Ibarra arkitektoak egina.
Ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egino-Mallea Jauregiaren errenazimendu garaiko aurrealdea Gipuzkoan ondoen mantentzen denetakoa da. Estilo manieristaren ezaugarri guztiak ditu: soiltasuna, apaingarri gutxi eta elementu klasikoen antolamendu simetrikoa.
Fatxadaren erdialdean portada eder bat dago, garaipen-arkua bailitzan. Eraikinaren hiru solairuek oso antzeko egitura dute.
Sarrera dobelekin apaindutako erdi-puntuko arku bat da. Bi zutabe joniko ditu alde bakoitzean.
Solairu nagusiak oso antzeko egitura du, baina ez du erdi-puntuko arkurik. Bao dintelduna dauka eta zutabeek apaindurak dituen friso bati eusten diote. Goiko solairuko baoa txikiagoa da. [1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Open data Euskadi. Egino-Mallea Jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi - Eusko Jaurlaritzaren datu irekiak. (Noiz kontsultatua: 2017-09-16).