Irizar jauregia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Irizar jauregia
Kultura ondasuna
Bergara - Irizar jauregia 3.JPG
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Bergara
Koordenatuak 43° 07′ 08″ N, 2° 24′ 45″ W / 43.11889707°N,2.41250452°W / 43.11889707; -2.41250452Koordenatuak: 43° 07′ 08″ N, 2° 24′ 45″ W / 43.11889707°N,2.41250452°W / 43.11889707; -2.41250452
Historia eta erabilera
IrekieraXVII. mendea
Ondarea
BIC RI-51-0001582

Irizar edo Urrutia-Espilla jauregia Gipuzkoako Bergara udalerrian dagoen jauregi bat da. Hain zuzen ere, Bergarako Alde Zaharreko Barrenkaleko 33. zenbakian dago, Egino Mallea jauregitik hurbil.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendean hainbat urtez Espainiako Armadan jardun ostean, Ignacio Urrutia jauna eta Ana Espilla emaztea Bergarara itzuli eta antzina etxe bat zegoen leku honetan jauregia eraiki zuen.

Garrantzi historiko handiko eraikina da, bertan 1839an Maroto eta Espartero jeneralek Lehen Karlistaldiari amaiera eman zion Bergarako Ituna sinatu baitzuten.

Gaur egun eraikinean Udal bulegoak daude, beraz, kanpotik soilik bisitatu daiteke.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lorategi batek inguratzen duen eraikin xumea da, apaindura gutxikoa. Halere, dituen apaindura gutxien artean izkinako armarria eta balkoietako burdin forjatuzko lanak daude.[1]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Open Data Euskadi Irizar Jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin . Noiz kontsultatua: 2017-09-16 .

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Irizar jauregia