Edukira joan

Wetar

Koordenatuak: 7°48′19″S 126°15′58″E / 7.805278°S 126.266111°E / -7.805278; 126.266111
Wikipedia, Entziklopedia askea
Marklar2007 (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 19:41, 9 urtarrila 2020
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Wetar
Datu orokorrak
Garaiera493 m
Motauharte
Luzera130 km
Zabalera45 km
Azalera2.600 km²
Geografia
Map
Koordenatuak7°48′19″S 126°15′58″E / 7.805278°S 126.266111°E / -7.805278; 126.266111
UTC orduaUTC+09:00
Honen parte daBarat Daya Islands (en) Itzuli
KokapenaTimor and Wetar deciduous forests (en) Itzuli
Estatu burujabe Indonesia
Indonesiaren banaketa administratiboa Molukak
ErregentziaMaluku Barat Daya
Ur-gorputzaBanda itsasoa
Wetar Strait (en) Itzuli
Leku geografikoaBarat Daya Islands (en) Itzuli

Wetar (indonesieraz: Pulau Wetar) Indonesiako uhartea da. Barat Daya uhartediko uharterik nagusiena da. Geografikoki Sondako uharte txikietan baina politikoki Moluketan dago. 3.600 km²-ko azalera eta, 2010eko erroldaren arabera, 7.916 biztanle dituzte.[1]

Inguruko beste uharte batzuekin batera, Wallacearen zati izan zen, Asiako zein Australiako plataforma kontinentaletatik bereizitako ur sakoneko eremua. Eskualde hori bere ezohiko faunagatik da ezaguna, eta Wetar ez da salbuespena. 162 hegazti espezie ditu, eta horietako hiru endemikoak dira, eta lau arriskuan daude. Prezipitazioa oso urtarokoa da, montzoietan oinarritua, eta uharte gehienak hosto zabaleko baso tropikalez estalita daude, zuhaitz ugarirekin, urtaro lehorrean hostoak galduz.

Wetarren jarduera ekonomiko nagusia biziraupeneko nekazaritza da, batez ere sagukoa. Dortoka maskorrak bildu egiten dituzte, eta espezie horren merkataritza debekatuta ez dagoen herrialdeetara ere esportatzen dituzte.

Biztanle gehienak papuarren ondorengoak dira. Gehienak musulmanak dira, baina badira kristau batzuk ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Biro Pusat Statistik, Jakarta, 2011.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]