Edukira joan

Lehenengo jaunartze

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernestobanpiroa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 20:51, 7 apirila 2020
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Lehenengo jaunartzea egitera doazen haur batzuk, jantzi bereziekin. Frantzia, 1969.

Lehenengo jaunartzea, katolizismoan, eukaristiako sakramentua egiten den lehen aldia da. Gehienetan haurrak direlarik egiten ohi dute katolikoek, gurasoek bultzatuta. Haurrak 9 edo 10 urte dituenean egiten da eta familiako jai moduan ospatu ohi da, maiz oturuntza batez eta haurrari opariak eskainiz. Orobat, haurrak era berezi batez janzten dira ospakizunerako.

Lehenengo jaunartzea egin aurretik, haurrak katekesia edo hezkuntza katolikoko aldi bat pasa behar izaten du, urtebete edo bi urtez, otoitz katolikoak eta oinarrizko dogma katolikoak ikasteko. Jaunartzea egin aurretik, lehenengo aitortza ere burutu behar du. Hierarkia katolikotik lehenengo jaunartzearen adina zazpi urtera edo lehenago aurreratzeko saioak egin dira, haurrek liturgia katolikoan lehenbailehen sartzeko; beste batzuen iritziz pretsakuntza hobetze aldera atzeratzea eskatu duten bitartean.[1].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Erlijio Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.