Soreasu Antzokia
Itxura
Soreasu Antzokia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Azpeitia |
Koordenatuak | 43°11′N 2°16′W / 43.19°N 2.26°W |
Soreasu Antzokia Gipuzkoako Azpeitia udalerrian dagoen antzoki, zine areto eta kulturgune bat da. Bertan, arte eszenikoak (dantza, antzerkia), musika kontzertuak, hitzaldiak eta zinema programatzen dira.
Kokalekua
Soreasu Auzunean dago, Foru kaleko 6. zenbakian.
Historia
2000an Azpeitiko Udalak ordurarte herriko zine aretoa zen Soreasu antzokia erosi eta zaharberritu zuen[1] 2011ko ekainaren 4ean bere auditorioa inauguratu zen[2].
Erreferentziak
- ↑ 2001. Udalak Soreasu erosi: 2000an esandakoa betez, Udalak herriko zine areto bat erosi zuen: Soreasu. “Goitik behera eraberritzeko” asmoarekin. Udalak zioen eraberritzearen proiektua egina zuela. 2011ko uztailaren 22a. Sanagustinkulturgunea.net
- ↑ 2001. 2011 (ekaina): Soreasu Antzokiaren auditorioa zabaldu zuen Udalak, ekainaren 4an. Egun bat lehenago, Gipuzkoako Eskolarteko 31. Bertsolari Txapelketaren finala bertan egin zen arren, Soreasu Antzokiaren auditorioa, ofizialki, ekainaren 4an zabaldu zuen Udalak. . 2011ko uztailaren 22a. Sanagustinkulturgunea.net