Edukira joan

Karine Etxeberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
TheklanBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 11:11, 8 iraila 2020
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Karine Etxeberri

(2018)
Bizitza
JaiotzaUrepele, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, bertsolaria eta kazetaria

Karine Etxeberri Goihenetxe (Urepel, 1990) Nafarroa Behereko abeslari, bertsolari eta kazetaria da. Oso gazte zelarik hasi zen kantuan Aline ahizparekin, eta Xendarineko ahizpak bikotea osatu zuten. Bat-bateko bertsoari ere lotu zitzaion; Nafarroako taldekako Bardoak txapelketan parte hartu du, eta Iruñeko Alde Zaharreko kopla txapelketa irabazi zuen 2016an.[1] Politika zientzietan lizentziatua, Soziologia Politikoaren masterra egin zuen, eta bertsolaritzaren feminizazioaren gaineko ikerlana aurkeztu.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Bidegain, Eneko. Urepeletik Bidarraira, bi mende bertsotan. Bertsolari aldizkaria, 2019ko urtarrilak 3, CC BY-SA 4.0, bertsolari.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-14).
  2. Karine Etxeberri: «Euskaraz pentsatu behar da; ez da soilik noten apaingarri». Ipar Euskal Herriko Hitza, 2015ko irailak 12, iparraldekohitza.eus (Noiz kontsultatua: 2020-8-14).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]