Telstar
Telstar hainbat telekomunikazio sateliteren izena da. Telstar 1 munduko lehen merkataritzarako telekomunikazio satelite artifiziala izan zen, AEBk Lurraren orbitan jarria.
1962ko uztailaren 10ean jaurti zuen Delta jaurtitzaileak eta telebista, telefono eta abiadura handiko komunikazio datuak transmititzeko diseinatua zegoen. NASAk Cañaveral lurmuturretik (Florida) Telstar espazioratu zuen, Amerikako kontinentearen eta Europaren arteko komunikazioa erraztuko zuen merkataritza-satelitea. AT&T konpainia iparamerikarrak Bell Laborategien laguntzaren bitartez garatua izan zen satelite hau Ozeano Atlantikoaren bi aldeetako telekomunikazioez arduratzen ziren zenbait enpresen eta nazioarteko erakundeen arteko akordioaren ondorio izan zen.
Orbitaratzea eta lehen emisioak
Delta suziri baten goiko zatian jarriz, orbitan jarri zuten 77 kilogramoko satelite artifizial hau. Telstarrek 2 ordu eta erdi behar izan zituen Lurraren orbita egiteko, hau da, munduari buelta bat emateko, eta 20 bat minutuz baino ezin zuen informazioa igorri, Ozeano Atlantikoaren gainean zegoenean zehazki.
Satelite honek bidalitako lehen irudia Andover geltoki lurtarrean ezarritako AEBko bandera izan zen, satelitearekiko komunikaziorako sostengutzat eraikia izan zena urte bat lehenago. Urte horretako uztailaren 23ko arratsaldeko ordu bietan (New Yorkeko ordutegian) telebistako lehen emanaldia igorri zen CSB eta NBC kate iparamerikar eta BBC kate britainiarraren eskutik, Askatasunaren Estatuaren lehen irudiak agertu ziren. Beisboleko partida baten irudi batzuen ondoren, Washington DC konektatu zen, John F. Kennedy, AEBetako presidentearen prentsa hitzaldi bat eskaintzeko[1].
Hurrengo konexioan, bi ordu eta erdi geroago, Europako hainbat paisaia agertu ziren: Big Ben, Eiffel dorrea, Kapera Sixtinoa, arrantzale siziliarrak eta zenbait orein Zirkulu polar artikoan. Satelite bidezko lehen komunikazio telefonikoa ere gauzatu zen gau hartan.
Hau izan zen gaur egun telekomunikabideen eremuan dugun guztia edukitzea ahalbidetu zuen lehen pausua eta ondoren etorri ziren gerokoak. 1963ko maiatzaren 7an jaurti zuten bigarren Telstar bat, hainbat prestazio hobetuta zituelarik.
Bere omenez egin zuten Adidas Telstar futbol baloia.
Kanpo estekak
- A Day in History. Telstar Brings World Closer (1962)
- John F. Kennedyren prentsaurrekoa Telstar inauguratzen)