Serranos
Serranos | |
---|---|
Espainia | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Valentziako Erkidegoa |
Probintzia | Valentziako probintzia |
Hiriburua | Chelva |
Zatiketa | ikusi
|
Geografia | |
Koordenatuak | 39°41′15″N 0°54′58″W / 39.6876°N 0.916°W |
Azalera | 1.358,7 km² |
Mugakideak | Alto Palancia, Camp de Túria, Hoya de Buñol eta Requena-Utiel |
Demografia | |
Biztanleria | 16.604 (2022ko urtarrilaren 1a) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat |
Dentsitatea | 12,22 bizt/km² |
Hizkuntza ofiziala | gaztelania |
Los Serranos edo La Serranía (espainieraz) Valentziar Herrialdeko eskualdea da. Iparraldean Aragoi du, ekialdean Alto Palancia eta Camp de Túria, hegoaldean Hoya de Buñol, hego-mendebaldean Requena-Utiel eta mendebaldean Gaztela. Katalanez els Serrans edo la Serrania (de Xelva) izenak ematen zaizkio. Espainieraz La Serranía del Turia neotoponimoaren erabilera ere bultzatzen duenik bada, eskualde homonimoekin bereiztearren[1].
Eskualdeak 19 udalerri ditu, 1.358,70 km²ko azalera du eta 2005ean 17.393 biztanle zituen. Hiriburu historikoa Chelva da baina udalerririk populatuena Villar del Arzobispo da. Tokiko hizkuntza aragoieraren eraginpeko espainiera da.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerria | Biztanleria | Azalera | Dentsitatea |
---|---|---|---|
Alcublas/les Alcubles | 829 | 43,50 | 19,05 |
Alpuente/Alpont | 828 | 138,30 | 5,98 |
Andilla | 325 | 142,80 | 2,27 |
Aras de los Olmos/Ares dels Oms | 393 | 76,00 | 5,17 |
Benagéber/Benaixeve | 159 | 69,80 | 2,27 |
Bugarra | 826 | 40,30 | 20,49 |
Calles | 449 | 64,50 | 6,96 |
Chelva/Xelva | 1.839 | 190,60 | 9,64 |
Chulilla/Xulilla | 786 | 61,80 | 12,71 |
Domeño/Domenyo | 688 | 68,80 | 10,00 |
Gestalgar/Xestalgar | 761 | 69,70 | 10,91 |
Higueruelas/Figueroles de Domenyo | 531 | 18,80 | 28,24 |
Losa del Obispo/la Llosa del Bisbe | 523 | 12,20 | 42,86 |
Pedralba | 2.637 | 58,90 | 44,77 |
Sot de Chera/Sot de Xera | 428 | 38,80 | 11,03 |
Titaguas/Titaigües | 541 | 63,20 | 8,56 |
Tuéjar/Toixa | 1.300 | 121,90 | 10,66 |
Villar del Arzobispo/el Villar | 3.828 | 40,70 | 94,05 |
La Yesa/la Iessa | 264 | 84,70 | 3,11 |
Loriguilla berria Camp de Túrian badago ere, udalerri zaharraren lurrak Serranosen daude.
Eskualde historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Los Serranos eskualde historikoa ere bada; Serrania de Xelva izenpean 1934ko Emili Beüt "Comarques naturals del Regne de València" lanean agertzen zen. Desberdintasun bakarrak hauek dira:
- Chera/Xera eta Sinarcas/Sinarques, egungo Requena-Utiel eskualdean sartu dituzte, historikoki Serranosekoak diren arren.
- Loriguilla eta Domeño/Domenyo zaharrak eskualdean zeuden; urtegiak egiteko desagertuta, beren lur eremurik gehienak Serranosen daude baina herri berriak Camp de Túrian eraiki ziren; lehena eskualde honetako udalerrien zerrendan sartzeko ohitura dago, bigarrena, ordea, Serranosen. Sant Isidre de Benaixeve (Montcada) eta Sant Antoni de Benaixeve koloniak ere urtegien eraikuntzarekin zerikusia dute, Benagéber herritik alde egin behar izan zuten batzuentzat egin zituztelako.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Katalanez) Alto Palancia País Valencià, poble a poble, comarca a comarca webgunean.
- (Gaztelaniaz) La Serranía Noticias egunkari digitala.