Edukira joan

Soineko arrosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Theklan (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 09:47, 1 ekaina 2021
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Soineko arrosa
Jatorria
Sortzailea(k)Frédéric Bazille
Sorrera-urtea1864
IzenburuaLa Robe rose eta The Pink Dress
Mugimenduainpresionismoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak1.470 (altuera) × 1.100 (zabalera) mm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaOrsay museoa
BildumaOrsay museoa
InbentarioaRF 2450

Soineko arrosa (frantsesez: La Robe rose) Frédéric Bazille margolari inpresionistaren margolana da. 1864an margotu zuen, 23 urte zituelarik. Orsay museoan erakusten da. Urte horietan familiaren gaia ohikoa zen margolari honen lanetan (Réunion de famille (1867), Vue de village (1868)).

Margolan honetan margolariaren lehengusina ikus dezakegu, Thérèse des Hours. Emakumea harrizko ertz batean eserita dago, familiak Domaine de Méric-en Montpellier zuen jabegoan. Aurrez aurre Castelnau-le-Lez du, Okzitaniako Hérault barrutian.

Neska gazte hau ikusleari bizkarrez emanda dago. Soineko arrosa darama eta altzoan mantala beltz bat. Gaztea lehen planoan egonda, herrian hobeto nabaritzen da. Argiak garrantzi handia du lan honetan: herria eguerdiko eguzkipean dago eta alboetako zuhaitz ilunek ikuslearen begirada haruntza eramaten du; teknika hau Barbizongo eskolaren ohikoa zen.

Oihalaren neurriak hauek dira: 147 zm garaia eta 110 zm luzera.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Soineko arrosa Aldatu lotura Wikidatan