Nafarrek, ingelesen estrategiari eutsita, defentsa egora hartu zuten, du Guesclin erasotzailea izan zedin. Frantziar kapitainak defentsa hori apurtu ahal izan zuen eraso ondoren, alde egiteko itxura eginez. Izan ere, nafarrek goiko kokapena utzi zuten etsaien atzetik. Du Guesclinen alboko eraso batek garaipena eman zion.