Joan III.a Graillykoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joan III.a Graillykoa
De Grailly 1430.jpg
Bizitza
Jaiotza ?
Herrialdea  Frantzia
Heriotza Paris1376ko irailaren 7a
Familia
Aita Jean I de Grailly
Jarduerak
Jarduerak condottieroa eta gudaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra lur armada
Gradua kondestable
Parte hartutako gatazkak Ehun Urteko Gerra

Joan III.a Graillykoa (? - † Paris, 1376ko irailaren 7a) gaskoi noble eta militarra izan zen. Captal de Buch, Jean Froissarten esanetan, zaldun ideala izan zen. 1348an Galtzariaren Ordenaren sortzaileetako bat izan zen.

Ehun Urteko Gerran parte hartu zuen eta Eduardo III.a Ingalaterrakoak Bigorrako kondea izendatu zuen. Poitiersko guduan Printze Beltzarekin batera borrokatu zuen eta Joan II.a Frantziakoa preso hartu zuten.[1] 1364an Normandian Karlos II.a Nafarroakoaren alde aritu zen baina Bertrand du Guesclinek Cocherelgo guduan preso hartu zuen. 1367an Naiarako guduan kontrakoa gertatu zen.[2] Arroxelako guduan berriro preso hartu zuten baina frantziarrek ez zuten berriro askatu.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Nicolle, David & Graham Turner (2004) Poitiers 1356: The Capture of a King Osprey Publishing 17. orrialdea .
  2.   Wagner, John A. (2006) Encyclopedia of the Hundred Years War Greenwood Publishing Group 139. orrialdea .


Biografia
Okzitania
Artikulu hau Okzitaniako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.