Joseph Hiriart
Itxura
Joseph Hiriart | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Baiona, 1888ko martxoaren 5a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Bizilekua | Saint-Paul-sur-Ubaye |
Heriotza | Paris, 1946 (57/58 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Arte Ederren Goi Eskola Nazionala |
Hizkuntzak | frantsesa euskara |
Irakaslea(k) | Henri Deglane Gustave Umbdenstock (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Joseph Hiriart (Baiona, 1888ko martxoaren 5a - Paris, 1946) arkitekto baionarra zen, ezaguna Biarritz Itsas Museoa Art Deco eraikina proiektatu duelako.
Biografia
1910ean hasi zituen arkitekto ikasketak Arte Ederren Goi Eskola Nazionalean. Lehen Mundu Gerran mobilizatu ondoren, 1922ko ekainaren 7an graduatu zen.
Proiektu anitz egin zituen Parisen, Pirinio Atlantikoetan (batik bat Euskal Herrian) eta Tunisian[1]. Bere bazkide Georges Tribout, Georges Beau, Francois Lafaye eta Marcel Brusouret arkitektoekin batera, oso emankorra izan zen, bere estiloak eragin ezberdin zituena, bai Art déco, bai modernotasunez edo tradizioz zipriztinduak[2].
Lan nagusiak
- 1924-1926 Lehen-Tokia etxea, Ziburu, Georges Tribout eta Georges Beau arkitektoekin[3]
- 1925-1929 Leihorra etxea, Ziburu, Georges Tribout eta Georges Beau arkitektoekin[4]
- 1926-1931 Bihotz Santuaren kapera, Hazparne, Georges Tribout et Georges Beau arkitektoekin[3]
- 1929 Villa Sirius, Baiona, François Lafaye arkitektoarekin[3]
- 1929-1931 Villa Bleue, Barcelonnette Georges Tribout eta Georges Beau arkitektoekin[3]
- 1930 Salieseko kasinoa, Georges Tribout eta Georges Beau arkitektoekin
- 1925 Galeries Lafayette pabilioia, Exposition internationale des Arts décoratifs et industriels modernes, Paris, Georges Tribout, Georges Beau eta Maurice Dufrène arkitektoekin.
- 1926 Hotel Getaria, Getaria
- 1930-1935 Biarritzeko itsas museoa [5], François Lafaye eta R Lacoureyre arkitektoekin
Erreferentziak
- ↑ Joseph Hiriart (1888-1946). .
- ↑ (Frantsesez) Valérie Lannes-Nouel. (2015). Joseph Hiriart, architecte de la lumière. Biarritz: Atlantica, 160 or. ISBN 978-2-7588-0514-4..
- ↑ a b c d (Frantsesez) dans Mérimée basean. (Noiz kontsultatua: 2019-10-12).
- ↑ (Frantsesez) Site internet de la Villa Leihorra. (Noiz kontsultatua: 2019-10-12).
- ↑ Miarritzeko Akuarioaren historia miresgarria. (Noiz kontsultatua: 2019-10-12).
Bibliografia
- Etxepare, Lauren; Joseph Hiriart, Art Déco-aren maisu, Arkitektura-bidaia Lapurditik Tunisera (1925-1936), EHU 2020, ISBN 978-84-1319-169-0