Hazparne

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Hazparne
 Lapurdi, Euskal Herria
Hasparren Eglise.jpg
Hazparneko eliza.

Hazparneko armarria

Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
Barrutia Baiona
Kantonamendua Baigura eta Mondarrain
Izen ofiziala Hasparren
Posta kodea 64240
INSEE kodea 64256
Herritarra hazpandar
Kokapena
Koordenatuak 43° 23′ 04″ N, 1° 18′ 17″ W / 43.384444444444°N,1.3047222222222°W / 43.384444444444; -1.3047222222222Koordenatuak: 43° 23′ 04″ N, 1° 18′ 17″ W / 43.384444444444°N,1.3047222222222°W / 43.384444444444; -1.3047222222222
Hazparne hemen kokatua: Lapurdi
Hazparne
Hazparne
Hazparne (Lapurdi)
Azalera 77,01 km2
Garaiera 7-610 metro
Distantzia 25 km Baionara
Demografia
Biztanleria 6.230 biztanle (2013)
Dentsitatea 80,9 biztanle/km²
Zahartze tasa[1] % 24,83
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 56,49
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 73,8 (2011)
Genero desoreka[1] % 4,27 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 5,65 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 20,62 (2010)
Euskararen erabilera %  2,56 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.ville-hasparren.fr

Hazparne Lapurdi Ekialdeko udalerri bat da, azalerari dagokionez Lapurdi osoko zabalena. Hazparneko kantonamenduko herri nagusia da, eta 1999an Lapurdiko herri populatuenetatik zortzigarrena zen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazketako erreka igarotzen da udalerriaren hegoaldetik.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ahotzia
  • Aldabidia
  • Altzieta
  • Agerrea
  • Côte
  • Elizaberri
  • Ermindegi
  • Ganboia
  • Harriagako San Martin
  • Hazketa
  • Labiri
  • Labiri Behere
  • Larrartia
  • Minhotz
  • Peña
  • Sohano
  • Urkodoi
  • Xapitalia

Toponimia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izenak bilakaera hau izan du, historian: *Ahaitz-barren(a) > *Ahaizparren(a) (Ahezbarrene 1247, Ayzparrena 1264, Ahezparren 1265).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historiaurretik ezagutzen dira jende aztarnak Hazparneko aldean. Hazparneko elizako aldare nagusian III. mendeko estela erromatarra dago, Novenpopulania Akitania erromatar probintziaren sorrera markatzen duena, Verus delako batek eskerrak ematen dizkiolarik bertako jainko bati lurraldea Galiatik bereizi zelako. Bertako idazkunak honela dio latinez:

Flamen item dumuir quaestor pagiq. magister
Verus ad Augustum legato munere functus
pro novem optinuit populis seiungere Gallos
Urbe redux genio pagi hanc dedicat aram

Azken urteotan erromatar kanpamendu baten aztarnak aurkitu dira Hazparnen.

Herriaren lehen aipamena Erdi Arokoa da, 1247koa hain zuzen, Ahaizparrena Donejakue bideko geraleku gisa aipatzen duena, Zalduzahar (1125) eta Zalduberri (1310) gazteluek babestua. XIII. mendetik aurrera garrantzi handia izan zuen larrugintzak Hazparnen. XVIII. mendean 100.000 idi, behi eta ahari larruki inportatzen ziren bertara Ipar Amerikatik eta Ingalaterratik, eta ondu ostean Herbehereetara, Espainiara eta Europako iparraldeko herrietara esportatzen ziren. 1718. urtean 4.200 biztanle zituen Hazparneko herriak, eta egun baino askoz ere herri garrantzitsuagoa zen. XVIII. mendearen erdialdean hasi ziren hazpandarrak zapatagintza. Laurehun langiletik gora aritzen ziren garai hartan larrua ontzeko lanetan. 1784. urtean, Baionako portua eta Errobi ibaiaren ezkerraldea eremu franko egin zuten eta zerga bereziak ezarri zizkioten Hazparneko industriari, eremu hartatik kanpo baitzegoen. Hazparneko emakumeak neurri horien aurka matxinatu ziren, baina zapalkuntza latza izan zuten. Zapatagintzari loturiko industriak gaur arte iraun du, nahiz eta 1965-1967 urteetan desagertzear izan zen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanle kopuruaren bilakaera

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriko ekonomia jarduera nagusiak industria (zapatagintza, ehungintza, eraikuntza) eta laborantza (bazkarako landareak, artzaintza) dira. Dena den zerbitzuek ere badute garrantzia, Nekazaritza Ikerketarako Zentroa eta udatiarrentzako azpiegitura izanik hirugarren sektoreko osagai nabarmenenak.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldeko behe-nafarrera da herriko berezko hizkuntza. Hazparneko biztanleen %20,62 ziren euskaldunak 2010ean.

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hazpandar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Galeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hazparne Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Lapurdi
  1. a b c d e (Euskaraz)  Euskal Herriari Begira, Udalbiltza, http://udalbiltza.eus/eu/euskal-herriari-begira .