Usparitxa
Usparitxa | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | {{Herrialde info Bizkaia
| herrialde bandera2 | izena = Bizkaia | aldaera = | tamaina = }} |
Udalerria | Muxika |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′08″N 2°41′26″W / 43.26887321°N 2.69060393°W |
Demografia | |
Biztanleria | 180 (2023) |
Usparitxa Muxika udalerriko auzoa da. 2008ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 179 biztanle ditu.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Muxikak udalerriaren erdigunean dago gutxi gora-behera, Oka ibaiaren haranetik baino goraxeago mendebaldeko maldetan. Auzoko eliza txikia, baseliza bat, San Migel goiangeruarena, monumentu izendatuta dago. Ondoan da Jauregi izeneko baserria, eta etxe hartakoek eraiki omen zuten baseliza duela zenbait mende, Jauregi jaunak, bere emaztearentzat. Jauregi andereak egunero errezatzen omen zuen baselizan, baina igande eta jai egunetan berriz, Ziortzara joaten omen zen meza entzutera zaldi zuri baten gainean[1].
Baserri horrek berak jabez aldatu ondoren, Enbeita familia bizi izan zen han. Han jaioak dira Kepa Enbeita "Urretxindorra" eta haren seme Balendin Enbeita.
Demografia eta biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
160 | 166 | 173 | 173 | 176 | 175 | 176 | 180 | 179 |
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Enbeitatarren Jauregi baserria, 20. mendearen hasieran.
-
Jauregi baserria, 2021. urtean.
-
Usparitxako etxe bat, Gernikako piperrak zintzilik.
-
San Migel baseliza.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Enbeita, Onintza. (2002-11-17). «Armarrien herrian, Muxikan» Argia (Noiz kontsultatua: 2021-12-08).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |