Balendin Enbeita

Wikipedia, Entziklopedia askea
Balendin Enbeita
Balendin Enbeita statue.jpg
Balendin Enbeitaren omenezko eskultura Bilboko Areatzako parkeanCommons-logo.svg Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaMuxika1906ko maiatzaren 20a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMuxika1986ko azaroaren 20a (80 urte)
Heriotza moduaistripua
Familia
AitaKepa Enbeita
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakautorea, bertsolaria eta idazlea
KidetzaEuskaltzaindia
Zerbitzu militarra
Adar militarraEusko Gudarostea
Parte hartutako gatazkakEspainiako Gerra Zibila

Literaturaren Zubitegia: 331

Balendin Enbeita Goiria (Muxika, Bizkaia, 1906ko maiatzaren 20a - 1986ko azaroaren 20a) bertsolari eta euskal idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muxikako Usparitxa-Jauregi baserrian jaio zen Balendin Enbeita, Urretxindorraren eta Benita Goiriaren semea.[1] Aitari jarraiki, txikitandik erakutsi zuen bertsolaritzarako zaletasuna. Hogeita hiru urte besterik ez zituela irabazi zuen bere lehen Bizkaiko Txapelketa, 1929an eta 36ko Gerraren ondorengo lehen bi txapelak ere beronek jantzi zituen.

Gerra garaian, Eusko Gudarostearen barnean, Bizkaiko frontean izan zen eta 1937ko abenduaren 1ean hamabi urteko espetxe zigorra eman zioten. 1941era arte kartzelan izan zen.[1]

Bertsolari eskolen mugimendua Balendinekin batera sortu zela esan liteke, beronek eman baitzituen lehen urratsak bertsolarien eskolaratze-bidean Garriko bertso-eskola sortuz.

Baina plaza-gizona izateaz gain, idatziz ere eman zituen bertsoak. Eta bestelakorik ere paratu zuen paperetan: garaiko aldizkarietan hainbat poesia eskaini zituen eta baita Jesukristoren bizitza kontatzen duen antzerki-obra musikal bat ere.

Baserriko teilatua konpontzen ari zela erorita hil zenean, "Bizitzaren Joanean" liburuaren bigarren partea prestatzen ari zen.

Gaur egun, Bilboko Areatzako parkean bere omenezko irudia dago.

Lorpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Arana Martija, Jose Antonio. Balendin Enbeita Goiria. Euskaltzaindia.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Balendin Enbeita Aldatu lotura Wikidatan