Julia Levy
Julia Levy | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Singapur, 1934ko maiatzaren 15a (90 urte) |
Herrialdea | Kanada |
Hezkuntza | |
Heziketa | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | immunologoa |
Enplegatzailea(k) | Columbia Britainiarreko Unibertsitatea |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Royal Society of Canada (en) |
Julia Levy (Singapur, 1934ko maiatzaren 15a) kanadar immunologoa da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Vancouver eta Londresko unibertsitateetan ikasketak egin ostean, mikrobiologiako irakasle izan zen Vancouverko Unibertsitatean. Unibertsitateko beste irakasle batzuekin batera, bere botika-konpainia sortu zuen, eta hainbat gaixotasunen eta minbizi-motaren aurkako botika eta tratamenduak ikertzen eta garatzen lan egin zuen.
1986an, Johnson&Johnson konpainiak eskatuta, fotofrin izeneko gaiaren ikerketa-programaz arduratu ziren, eta 1993an fotofrina maskuriko minbiziaren tratamenduan erabiltzea onartu zuen Kanadako gobernuak. Azaleko, biriketako, urdaileko eta umetoki-lepoko minbizietarako ere erabil daiteke. Gero, artritisa, psoriasia, esklerosi anizkuna eta beste gaitz autoimmune batzuk BPD (BenzoPorphyrin Derivative) izeneko bigarren belaunaldiko botika fotodinamikoekin tratatzeko ikerketa-programa bati ekin zion Julia Levyk.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.