Edukira joan

Quilapayún

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ernestobanpiroa (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:18, 25 apirila 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Quilapayún
Datuak
JatorriaSantiago
Musika motaNueva canción eta Txileko Kantagintza Berria
UrteakAstelehenaambUTCAstelehena
Produkzioa
Diskoetxea(k)Warner Music Group
I Dischi Dello Zodiaco
Decca Dischi Italia S.p.A. (en) Itzuli
Julio Numhauser (1965 - 1967)
Informazio gehigarria
quilapayun.com
IMDB: nm2151824 Twitter: quilapayun Spotify: 76sZcEL2ZXBTqNeFJAhlup Last fm: Quilapayún Musicbrainz: 46cbe388-52fe-410e-82ef-a5eae098c2d6 Songkick: 398327 Discogs: 397574 Allmusic: mn0000860977 Edit the value on Wikidata

Quilapayún (mapudungunez "hiru bizar") folk musika banda txiletarra da. Nueva Canción Chilena mugimenduaren barruan jardun zen 1960ko hamarkadan. Gaur egun ere banda aktiboa da. Guztira 20 diskotik gora argitaratu dituzte, gehi zuzenekoak eta bildumak.

1965ean sortu zuten Santiagon Julio Carrasco, Julio Numhauser eta Eduardo Carrascok. Hurrengo urteetan Carlos Quezada, Willy Oddó, Hernán Gómez eta Rodolfo Parada taldekide historikoak sartu ziren. 1970ean Cantata Santa María de Iquique obra grabatu zuten, Txileko musikan funtsezkoa dena. Salvador Allenderen gobernuak enbaxadore kulturalak izendatu zituen, eta Argentina eta Uruguayn arrakasta handia lortu zuten. Victor Jara eta Violeta Parra eurekin lotutako artistak izan ziren.

Augusto Pinocheten estatu kolpearen ondorioz, Frantzian erbesteratu ziren, eta urteen joan-etorrian, distantzia hartuz joan ziren Txileko ezkerreko mugimendu politikoarekin, 1970eko hamarkadaren amaieran.

Beren jaioterrira itzuli eta 1988an Pinocheten erregimenaren oposizio politikoaren alde egin zuten. 1990eko hamarkadan krisialdia piztu zen taldean, lehorte artistikoa pairatu zuten, eta azkenean bitan banandu ziren: alde batetik Facción Chile moduan geratu ziren Eduardo Carrasco, Carlos Quezada, Gómez, Rubén Escudero, Hugo Lagos, Guillermo García, Ricardo Venegas Carhart, Sebastián Quezada, Ismael Oddó, Ricardo Venegas Santander eta Fernando Carrasco. Bestetik, Facción Francia osatu zuten Patricio Wang, Rodolfo Parada, Patricio Castillo, Álvaro Pinto, Sergio Arriagada eta Mario Contreras-ek.

Diskografia hautatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]