Edukira joan

Anthurium

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 15:11, 3 iraila 2022
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)
Anthurium
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaAlismatales
FamiliaAraceae
Generoa Anthurium

Anthurium landare loredunen genero bat da, Araceaearen familia barrukoa. Jatorriz Amerikako eremu tropikal eta azpitropikaletakoa da, Mexikotik Argentinararte zabaltzen dena[1]. Dagoeneko 600 eta 800 espezie artean deskribatu dira, baina urtero aurkitzen dira berriak eta Araceae familian dagoen genero zabalena eta konplexuena da. Landare apaingarri gisa erabiltzen da.

Costa Rican aurkitu zen lehenengoz. Heinrich Wilhelm Schott botanikari austriarrak deskribatu zuen aurrenekoz 1829an[2].

Landare hostoerorkorrak dira, belarkarak edo zurkarak, tenteak edo igokariak, oso talde anitza da. Gehienak epifitoak dira, beste landare baten gainean bizi direnak. Hostoak oso apaingarriak dira, gogorrak eta lodiak, handiak, obalatuak eta geziaren puntaren itxurakoak. Bitxia da duten espadize tentea, han kokatzen dira inflorezentzia txiki ugariak.

Espadizeko lorretatik sortzen diren fruituak baia zukutsuak dira. Kolore desberdinak ditu espezie bakoitzak, baina orokorrean bi hazi izaten dituzte barnean[3].

Landare pozoitsuak dira, kaltzio oxalatoa metatzen dutelako. Landarearen izerdia narriagarria da azalarentzako eta begientzako[4].

Lorategietan apaigarri gisa erabiltzen dira. Anthurium generoko landareek duten hosto koloretsuengatik eta batez ere espadizearengatik erakarrita hasi ziren landatzen. Klima hotzetako tokietan etxe barruko landareak izaten dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Abstract» www.aroid.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).
  2. «Tropicos» www.tropicos.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).
  3. «Anthurium» www.aroid.org (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).
  4. «Poisonous Plants: Anthurium spp.» web.archive.org 2013-10-03 (Noiz kontsultatua: 2022-09-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]