Edukira joan

Doriath

Wikipedia, Entziklopedia askea
ZabesBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 13:48, 29 urtarrila 2023
(ezb.) ←Bertsio zaharragoa | Oraingo berrikuspena ikusi (ezb.) | Bertsio berriagoa→ (ezb.)

Doriath, Tolkienen legendarium ospetsuan agertzen den fikziozko toki bat da, Silmarillion eta Hurinen semeak izeneko lanetan agertzen dena. Elfo Sindarren erresuma nagusia da, bertako erregea, Beleriandeko Thingol delarik.

Bere izenak, "hesiaren lurraldea" esan nahi du (Dor-Iâth), Melianen gerriari erreferentzia egiten dion izena, baina, aurretik, Eglador deitua izan zen. Thingol eta Melianen erresuma da Neldoreth eta Regioneko basoetan, Esgalduin ibaiaren ondoan zegoen Menegroth hiritik gobernatua. Ezkutatutako Erresuma ere deitzen da.

Fundazioa eta erresumaren oparoaldia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Doriath, Zuhaitzen Aroetan sortua izan zen, Thingol, Melianek eragin zion sorginkeriatik libratu zenean, eta, elkarrekin, Amanera bidaiatu ez zuten elfoak bildu eta euren errege bihurtu ziren. Ordutik, Doriath, Beleriandeko erresuma nagusi eta garrantzitsuena izan zen, bertatik gobernatzen baitzen eskualde guztia. Erresuma, elfo sindarrez osatua egon zen, eta, noldorrak Amanetik itzuli zirenean, hauek, euren erresuma propioak sortu zituzten Beleriand iparraldean (eta, batzuk, bere barnean, Nargothrond kasu).

Doriatheko erresumak halako oparotasunera iritsi zen, erresuma horretako elfoak, Elfo Grisak bezala ezagutu zirela (Sindar sindarinez), bi zuhaitzen argia ikusi gabe, eta Valarren jakinduriatik ikasi gabe, Elfo Ilun bezala kontatzen ez zirenak, Thingolek argi hori bai ikusi zuelako eta Melian maiarra zelako iritsi baitzen halako oparotasunera.

Doriath, Melianen gerriak babestua geratu zen Beleriandeko gerretako lehena gertatu zenetik, orkoek Beleriand eraso zutenean eta garaitzeko zorian egon zirenean.

Thingol eta Melianen alaba, Luthien, Erdialdeko Lurraldean sekula existitu den izakirik ederrena bezala hartua, gizaki batetaz (Beren) maitemindu zen Doriatheko Neldoreth basoan, eta, Thingolek hala eskatuta, Silmaril bat berreskuratu ostean, Thingolek, ezkontzea baimendu zien. Beren eta Luthienek, Dior Eluchil.

Doriathen gainbehera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

502. urtean, Hurin Menegrothera iritsi zen, erresumako mendebaldeko mugak zaintzen zituzten Elfoek babestuta. Thingolek, ohoreekin hartu zuen, baina Hurinek ezin izan zuen erregeaganako zuen haserrea ezkutatu, Melkorrek eragindako gaizkiaren eta zalantzaren ondorio zen haserrea. Hurinek, bere seme-alabek jasan behar izan zituzten zoritxar guztien errua bota zion Thingoli, eta honi, Nauglamirra bota zion bere zaintzaren ordain bezala. Orduan, Thingolek ezer egin aurretik, Melianek, Hurinek Morgothen eraginpean nola hitz egiten zuen sentitu zuela ohartarazi zion, eta, orduan, Thingolek barkatu egin zion eta Hurin, egin zuenaz damutu zen. Nauglamirra eman zion Thingoli, eta, jarraian, Menegrothetik aldegin zuen.

Orduan, Thingoli, Feänorren Silmarila Nauglamirrarekin lotzea otu zitzaion. Garai horretan, Doriathen, Nogrodeko nano batzuk zeuden, eta, erregeak, euren artisautza abileziak, bi bitxiak elkartzeko erabil zitzatela eskatu zien. Baina nanoak, bitxien edertasunagatik harrituta geratu ziren, eta euren lana amaitu zutenean, 505. urtean, eurena bezala aldarrikatu zuten, Nauglamirra, euren arbasoek egin baitzuten Finrodentzat, eta, azken hau hilda zegoenez, bitxia, legitimoki eurena zen, eta ez Thingolena. Erregeak, Silmarilak eragiten zuen gutiziaren ondorioz, nanoak lotsarazi zituen eta bitxiak lapurtu zizkien, baina hauek hil egin zuten eta bitxiekin joan ziren.

Baina erregearen heriotzaren berria, berehala zabaldu zen erresuman zehar, eta Elforen batzuk, nanoen bila irten ziren. Guztiak hil zituzten, ihes egitea lortu zuten bi izan ezik, eta Nauglamirra eta Silmarila berreskuratu zituzten.

Melianek, bere senarraren heriotzaren ondorioz sentitu zuen penak, gerriaren erorketa eragin zuen, eta hala, Doriath babesik gabe geratu zen. Erreginak, Mablungi esan zion Silmarila babesteko, eta mezulari bat bidali zien bere alaba Luthien eta honen senar Bereni gertatukoa jakinaraz ziezaien. Orduan, Melian Amanera itzuli zen, Lorieneko lorategietara, non aurretik bizi izan zen, eta, ordutik, sekula gehiago ez zuten ikusi Erdialdeko Lurraldean.

Doriathetik ihes egitea lortu zuten bi nanoak, Nogrodera iritsi ziren, eta euren jaunari, Ezkutatutako Erresuman gertatutakoari buruz gezurra esan zioten. Euren lagunak hiltzeko agindua Thingolek eman zuela esan zuten, eta, orduan, Nogrodeko jaunak, haserre bizian, Doriath erasotzeko armada bat prestatzeko agindu zuen.

Handik gutxira, Nogrodeko armadak Doriath eraso zuen. Gudu bat gertatu zen Menegrothen, bertan, Mablung hil zelarik eta nanoek, Doriatheko altxor guztiak eraman zituztelarik. Sarn Arthaden, Beren eta Diorrek, nanoak harrapatu eta hil zituzten, eta, Doriatheko altxorrak Ascar ibaian hondoratu ziren arren, Nauglamirra eta Silmarila berreskuratzea lortu zuten.

Birsorrera eta suntsipena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dior, orduan, Doriatheko errege bihurtu zen, eta Beren eta Luthien hil zirenean, Berenek berreskuratu zuen silmarila, bere eskuetara iritsi zen. Orduan, Feänorren semeek, eurei itzultzeko eskatu zuten, eta Diorrek horri uko egin zionez, Feänorren semeek Doriath eraso zuten, bere suntsipena eraginez, Elfoak Elfoen aurkako Bigarren Sarraskia ere eraginez.

Honen ondoren, Doriath suntsitua geratu zen, eta, bizirik geratu ziren elfoak, Balarreko badiara ihes egin zuten, Gondolinen hondoratzetik bizirik irten zirenekin batera, hauek ere Melkorrengandik ihesi zihoazenak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]