Beleriand

Wikipedia, Entziklopedia askea

Beleriand, Tolkienen legendarium ospetsuan eta Silmarillion izeneko bere hil ondorengo lanean agertzen den fikziozko toki bat da. Eguzkiaren Lehen Aroan, Erdialdeko Lurraldearen iparmendebaldean zegoen azpikontinente bat da. Jatorrian, izena, soilik Balar badiaren inguruko lurraldeak jasotzen zuen, baina, denborarekin, eskualde osoari eman zitzaion.

Beleriand izena sindarinezkoa da, eta "Lurralde Handiak" bezala itzultzen da (Bele = Handia, Zabala; and = Lurra) beste batzuk, Balar inguruko lurraldeak esan nahi duela dioten arren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mendebaldean eta Hegoaldean, Belegaer Itsaso Handiarekin muga egiten duen kostalde handi bat du; iparraldean, Hithlum, Dorthonion eta Himringeko muinoen lurralde garaiak zeuden, ekialdean, Ered Luin edo Mendi Urdinak, iparraldetik hegoaldera zihoazenak eta itsasotik gertu iritsiz. Nevrast lurraldea, iparmendebaldean, batzuetan, Belerianden zatitzat hartua izan zen.

Sirion ibaia, Beleriandeko handiena, iparraldetik hegoaldera zihoan, lurraldea Mendebaldeko Beleriand eta Ekialdeko Belerianden artean banatuz. Ekialdetik Mendebaldera gurutzatuz, Andram (Horma Handia) izeneko muino batzuk eta altxatze malkartsu bat zeuden. Sirion ibaia, lurpean hondoratzen zen Sirioneko zingiretan, eta berriz irtetzen zen lurgainera Andramen oinean, Sirionen Ateetan. Horma Handitik ekialdera, Gelion ibaia eta bere sei ibaiadarrak zeuden, Ered Luinen jaiotzen zirenak, Ossiriand edo Zazpi Ibaien Lurraldea bezala ezagutzen zen eskualde batean. Mendebaldean, Brithon eta Nenning, lurreko ibairik txikienak ziren, Falasetik mendebaldera. Beleriand iparraldean, Noldorrak itzuli ondoren, eskualde hauek, ekialdean, Feänorren semeen lurraldeak bihurtuko ziren, eta, mendebaldean, erbesteko Noldorren Errege Nagusia zen Fingolfin eta bere semeenak. Bi eskualde hauen artean aurkitzen ziren lurraldeak, Finarfinen semeenak izango ziren: Angrod, Aegnor eta Finrod.

Eguzkiaren Lehen Aroko 583. urtean. Belerianden zatirik handiena, Valarrek Melkorren aurka izan zuten Haserrearen Gerraren ondorioz hondoratua geratu zen. Soilik ekialdeko Belerianden zati txiki bat geratu zen ur gainean, Lindon bezala ezagutua izan zena. (Badago, hala ere, beste zatiren batzuk Eguzkiaren Bigarren Aroan mantendu izanaren ebidentzia, baina erabat suntsituak izan ziren Numenorren hondoratzearekin.

Gainera, profezia bat betez, Túrin Turambarren eta Morwenen hilobiak ere mantendu ziren, Tol Morwen uhartea bezala. Modu berean, Dorthonionen zati bat Tol Fuin bihurtu zen, eta Himring muinoa, Himling uhartean. Guztiak batera, Mendebaldeko uharteak bezala ezagutu ziren.

Eskualdeak eta Erresumak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Orografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ered Wethrin, Itzalaren Mendiak, Hithlum eta Belerianden artean, Iparmendebaldean
  • Ered Luin, Mendi Urdinak edo Ered Lindon (Kantuaren Mendiak), Beleriand eta Eriadorren artean Ekialdean
  • Ered Gorgoroth, Terrorearen Mendiak, Dorthonionetik hegoaldera
  • Ered Lomin, Oihartzunaren Mendiak, Hithlumetik mendebaldera
  • Ered Engrin, Burdinazko Mendiak, Beleriandetik iparralderago, Angband zegoen tokian.