Amaia Vazquez
Amaia Vazquez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Deustu, 1961eko urriaren 3a (63 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikologoa eta sexologoa |
Amaia Vazquez Eguzkitza (Deustu, 1961eko urriaren 3a) Hernanin bizi den psikologo kliniko eta sexologo euskalduna da. Hainbat arlotan lan egiten jarduten du: haur eta gazteen prebentzioan eta irakasleen eta gurasoen formakuntzan, psikoterapian... Eskoletan, herriz herri, hitzaldiak eta formazio zikloak ematen aritua da. Kontsulta bat du Hernanin. Irratian urtetan egin dituen saioengatik ere ezaguna da.
Gaztaroa eta ikasketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste gauza batzuen artean feminismoak asko eragin zion Amaiari. Izan ere, feminismoa deskubritzean sortu zitzaion sexologia ikasteko grina.
Bestalde, betidanik argi izan zuen psikologia ikasi nahi zuela. Unibertsitatera joaterakoan bi karrera zituen buruan: zuzenbidea eta psikologia. Baina azkenean, zenbait faktore zirela-eta, psikologia ikastea erabaki zuen. Donostiako Deustuko unibertsitateko Zorroaga fakultatean aurrera eraman zituen bere ikasketak. Bere ustez, oso esperientzia interesgarria izan zen eta bera eta bere ikaskideek asko ikasi zuten.[1]
Karrera bukatu baino lehenago sexologia ikasi zuen. Egun batean Efigenio Amezua, Espainiako sexologiaren aita, Francoren garaian sexologiaz hitz egiteagatik kartzelan sartu zutena, ekarri zuten hitzaldi bat ematera. Amaiari asko gustatu zitzaion eta gai honi buruzko ikastaroak egiteari ekin zion.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amaia Vazquez Euskal Herrian sexologiaz mintzatzen lehenetarikoa izan zen. Hasieran, Bizkaian hitz egiten zuen erdaraz. Geroago, Gipuzkoa eta Nafarroako zonalde euskaldunetan aritu izan zen. Lehenengo urteotan ikusleek, (helduenek batez ere), ez zeuden ados haren hitzaldien tesiekin, gazteak praktika ez-sanoetara bultzatzen ari zela esanez.
Amaiaren esanetan, esperientzia dibertigarriena Euskadi Irratikoa izan zen. Hor, Arantxa Iturbe eta Jaime Otamendirekin elkarlanean aritu zen. Bestalde, hainbat urtetan Euskadi Gaztean aritu izan zen Dani Arizalarekin batera.
Amaiak hitzaldiak ematerakoan fribolitateak alde batera uzten ditu eta azalpenak osasun eta zientzia ikuspegi batetik ematen saiatzen da.
Gaur egun sexu-hezkuntza eta psikologo-terapeuta lanak egiten ditu. Gainera, haur eta nerabeekin lan egiten du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]