Berlingo Dekretua
Itxura
Berlingo Dekretua 1806ko azaroaren 21ean, Napoleon Bonapartek ezarri zuen Frantziak Jenan Prusian irabazi ondoren. Dekretu horrekin Napoleonen helburua Ingalaterrak kontinentean zituen merkataritza-harremanak erabat deuseztatzea zen. Horren ondorioz sorturiko ekonomia-krisiak bake bidean jarri zuen ezinbestean Ingalaterra. 1806ko azaroaren 21ean galarazi ziren Britainia Uharteetako merkataritza-harreman guztiak.[1] [2]
Dekretuaren edukiak
Berlingo dekretua bereziki ezaguna da Erresuma Batuaren aurkako Blocus Continental ezartzen zuelako ofizialki.
Hauek ziren eduki nagusiak:
- Erresuma Batuarekinko komertzio guztia debekatuta gelditzen zen.
- Kontinenteko ondasun britainiarrak konfiskatu egiten ziren.
- Erresuma Batuko korrespondentzia guztiak suntsitzen ziren.
- Frantzian edo Inperioan zegoen britainiar oro gerra preso bihurtzen zen.
- Portu britainiar batean ainguratu zen edozein itsasontzi "sasoi onean" zegoen.