Edukira joan

eLiburutegia

Wikipedia, Entziklopedia askea

eLiburutegia 2014an Eusko Jaurlaritzak martxan jarritako liburu digitalak mailegatzeko sistema da.

Ezaugarriak

Hasieran, 2014an sortu zutenean, 1.500 titulu inguru zeuden eLiburutegian. Maileguak 21 egunekoak izaten dira eta liburuak bi modutan lor daitezke: deskargatuta eta streaming bidez.[1] Aurrikuspenen arabera 2014 bukaeran 3.000 egongo ziren, eta 2015ean 15.000.[2]

Liburuak ordenagailuetan, smartphoneetan, liburu irakurgailuetan eta tabletetan deskarga daitezke. Bestalde, plataforma digitala dutenek NA zenbakia eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko erabiltzaile pasahitza sartu beharko dituzte liburua lortzeko.[1]

Liburuzainek aukeratu zituzten eLiburutegira igo ziren tituluak[1]. 1.500 liburu horietatik 129 euskarazkoa dira Elkar etxekoak.[2]

Datuak

2014ko abenduaren 30erako, ELiburutegiak 1.696 liburu eman zituen maileguan[3].

Erreferentziak

  1. a b c Asier Garcia Uribarri, «Literatura, klik batean», Berria, 2014-11-27
  2. a b «ELIBURUTEGIA», Berria, 2014-11-27
  3. «ELiburutegiak 1.696 liburu eman ditu maileguan», Berria, 2014-12-31

Ikus, gainera

Kanpo estekak