Laida pilotaria
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Laida pilotaria kantorea Barkoxe Larrajan bizitu zen Alexis Etxekopar-Attulik egina da
Laida pilotaria[1]
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zilar finaren pare da pilotaria
Korpitza sano eta zohardi begia
Txerkatzen dü leialki plazan jokatzea
Bere Eüskal-Herria gora laidatzea
Zelüko jinko jauna gützaz orit zite
Pilotarien Biltzarraren, zü jar zite jabe
Gazte horiek ondotik har dezaen parte
Zer litzateke Eüskal-Herria pilotarik gabe
Ejer pilotaria agertzen delarik
Aingürü baten gisa xuriz beztitürik
Gogoa arin eta korajez beterik
Harek ez dü ordüan nihoren beldürrik
Perkainen denboratik bai eta oraida
Plazetan zonbat ürrats eginik izan da
Zonbat txapeldün jelki, heben hanitx bada,
Nihontik ez leiteke pilota galtzera
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Xiberoko, Botza. (2022). Denbota xaramelan bizi. Maule: Xiberoko botza, 108 or..