Barkoxe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barkoxe
 Zuberoa, Euskal Herria
Mascarade 2009- Barcus.JPG
Barkoxe herriko maskarada; atzealdean, Herriko Etxea ageri da

Armarria

Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Zuberoa
Administrazioa
Estatua Frantzia
Eskualdea Akitania Berria
Departamendua Pirinio Atlantikoak
ElkargoaEuskal Hirigune Elkargoa
BarrutiaOloroe-Donamaria
KantonamenduaEuskal Mendialdea
Izen ofizialaFitxategi:Ez  Barcus
AuzapezaJean-Marc Baranthol
(2008-2014)
Posta kodea64130
INSEE kodea64093
Herritarrabarkoxtar
Ezizenaxorro gorriak eta jinko faltsiak
Geografia
Azalera46.93
Garaiera176 m – 793
Demografia
Biztanleria636 (2018: Red Arrow Down.svg −6)
Dentsitatea14,34 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 13,68
Ugalkortasuna[1]‰ 31,78
Ekonomia
Jarduera[1]% 77,15 (2011)
Desberdintasuna[1]% 4,29 (2011)
Langabezia[1]% 3,84 (2013)
Euskara
Euskaldunak% 77,39 (2010)
Erabilera% 51,79 (2011)


Barkoxe ([baʁ̞koʃe] Zubereraz; Barkos [baɾkos̺] Nafarreraz) Zuberoako udalerri nagusietakoa da, Basabürüan kokatua.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herriaren izena, Frantsesez eta okzitanieraz, Barcus da,[2] eta forma hauek izan ditu historian: Barcuys (1384, Nabarrengoseko notarioek[3]), Barcuix (1462, Oloroeko notarioek[4]), Sent-Saubador de Barcuix (1470 inguruan, Ohixen kontratuak[5]), Barcoys (1520, Zuberoako ohitura[6]), Barcux (1580, Lüküzeko paperak[7]) eta Barcinx (1650, Gouvernement Général de Guienne et Guascogne et Pays circonvoisins izeneko eskutitza). Uhart auzoaren toponimoa 1520ean Zuberoako ohituran[6] agertzen den baserriaren izena da.[2]

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haranbeltzeko basoaren zati bat udalerriko lurretan dago.

Hidrografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barkoxe zeharkatzen dute Joos ibaiak eta haren ibaiadarrek. Hona hemen ibaiadarrak:

  • Bouhateko erreka
  • Etxantxu
  • Handia
  • Ibarra erreka (7 km.) eta haren ibaiadarrak:
    • Ibarra erreka (4,4 km.) eta haren ibaiadarrak:
      • Askontxilo erreka
      • Athaketa
    • Letxegita eta bere ibaiadarra:
      • Ilharra
  • Oihanart
  • Sulu
  • Sustaris

Badira Auzeten ibaiadar batzuk ere, udalerria zeharkatzen dutenak:

  • Askania
  • Ibarle erreka eta haren ibaiadarra:
    • Anbelseko erreka

Bestetik, Bitole errekak ere udalerria zeharkatzen du.

Udalerri mugakideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Etxeak eta auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barkoxeko eliza eta pilotalekua.
  • Ahargo Pea
  • Agaras
  • Barkoxe
  • Barnea
  • Gaztelondo
  • Kaperra
  • Larraja
  • Maisonave
  • Uharte auzoa

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barkoxen Zuberoako bizkonderriaren menekoa zen abadetxe laikoa zegoen. Han, errege-epaitegia edo bailego zegoen,[2] eta haren epaiak Lextarreko gortera apelatu zitezkeen. 1790. urtean Maule-Lextarreko barrutiaren menekoa zen kantonamendu bateko buru izan zen Barkoxe. Kantonamendu horretan, Barkoxez gain Arrokiaga eta Ospitalepea herriak zeuden. 1879. urtean, altxor bat aurkitu zen, zeltiberiar txanponez osatua, K.a. 400-100. urteen ingurukoa.

Barkoxen bazen Arbailetako mezulari-zerbitzua edo messagerie,[2] Basabürüa eta Pettarra arteko Zuberoako eskualdea (Zalgize-Doneztebe, Altzürükü eta Barkoxe berak osatuta).

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barkoxeko ekonomia laborantzan dago oinarrituta (polilaborantza eta artzaintza).

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barkoxek biztanleen galera etengabea eta garrantzitsua izan zuen XIX. mendearen erdialdetik aurrera. 1841ean 2.372 biztanlera izatera iritsi zen, baina ordutik populazioa galduz joan zen eta 1960ko hamarkadan 1.000 biztanleen mailatik behera geratu zen. XXI. mendearen hasieran 700 biztanle inguru zituen.

Barkoxeko biztanleria
Datuen iturburua: INSEE

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alkateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agintaldia Auzapezak Alderdia
1935-1954 Ambroise Bethular
1954-1989 Jean Baptiste Jauregiberri
1989-1995 François Uturri
1995-2001 Jean Barneix
2001-2014 Jean-Marc Baranthol

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak haur-eskola bat du Barkoxe auzoan.

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009an Barkoxek maskarada[8] antolatu zuen. Eta baita 2021eko udan ere.

Barkoxeko Battitta Sagardoi[9] (Ahotsak[10][11] proiekturako).

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barkoxen[12] Basabürüako euskara[13] mintzatzen da, zuberotarra.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barkoxeko kapera.

Barkoxtar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. a b c d Paul Raymond: Dictionnaire topographique Béarn-Pays Basque.
  3. Nabarrengoseko notarioek - Archives départementales des Pyrénées-Atlantiques
  4. Oloroeko notarioak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
  5. XV. mendeko Zuberoako notarioa zen Ohixen kontratuak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
  6. a b "Coutume de Soule de 1520", 1760an Pauen argitaratua.
  7. Lüküzeko paperak. Archives Départementales des Pyrénées-Atlantiques.
  8. «Abian dira Xiberoko maskaradak», Euskal Kulturaren Ataria, 2009-02-01.
  9. «Sagardoi, Battitta - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  10. «Kukuaren joan-etorriak - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  11. «Ahotsak.eus, Euskal Herriko hizkerak eta ahozko ondarea» www.ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  12. «Barkoxe - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  13. «Basabürüa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-10-23).
  14. Mérimée datu-basea
  15. Philippe Veyrin, Les Basques, 76. orr. - Arthaud, 1975. ISBN 2-7003-0038-6
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]